Logo Euskadi.eus
Hizkuntza

Jatorria

Kulturaren Euskal Behatokia 2006an sortu zen, Kulturaren Euskal Planaren bidez,  Kulturaren Euskal Kon­tseiluak 2004ko maiatzaren 20an onartua eta Eusko Jaurlaritzak 2004ko irailaren 21eko gobernu-batzor­dean onartua

Kulturaren Euskal Planak bere ardatz estrategikoen artean EAEko kulturaren egoera eta bilakaerari buruz sistematikoki informatzeko eta segimendua egiteko sistema eta sek­torekako plan estrategikoak eta egoeraren azterketak egitea ezarri zuen.

Horiek horrela, 2. ardatz estrategikoaren garapen gisa Kulturaren Euskal Behatokia sortu zen, euskal kul­tura-sistema informazio eta ezagutzaren ikuspuntutik osoki elikatzen duen erakunde egituratzaile moduan

Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 14ko 25/2006 Dekretuaren bidez, Kultura­ren Euskal Behatokia sortu zen formalki, Kultura Sus­tatzeko Zuzendaritzari atxikita.

Agindua, 2009ko ekainaren 11koa, Kulturako sailburuarena, Kulturaren Euskal Behatokia arautzen duena (pdf, 65,53 kB)