Hezkuntza Saila

TEKNIKARI ETA GOI-TEKNIKARI TITULUAK ESKURATZEKO PROBA LIBREAK



Probetan izena emateko betekizunak:

adineko betekizunak

  • TEKNIKARI titulua lortzeko  18 urte aurten beteak
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko: 20 urte (edo 19 Teknikari titulua dutenek)

ikasketa betekizunak

  • TEKNIKARI titulua lortzeko 
    • Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua izatea
    • teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea
    • BBBko edo IEEko 2.maila gainditu izana
    • Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana, edo komunetako bigarren maila esperimentala
    • Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikasketaren bat gainditu izana
    • Erdi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
  • GOI-TEKNIKARI titulua lortzeko
    • Batxilergoko titulua izatea
    • Teknikari espezialista edo goi-teknikari titulua izatea
    • Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditu izana
    • UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
    • Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
    • Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
    • Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana.

Besteak

  • LOGSE titulu batean matrikulatzeko:
    • Aldez aurretik matrikulatuta egon diren ikasleentzat dira proba hauek, edo, bestela, aldez aurretik titulua lortzeko probetara aurkeztu direnentzat
  • LOE titulu batean matrikulatzeko:
    • Aldez aurretik matrikulatuta egon eta aurrez aurreko erregimeneko deialdi-kopurua agortu duten ikasleentzat dira proba hauek.
Azken eguneratzea: 2016/10/26