Segurtasun Saila

Konpartitu

Europarako, Udaletarako eta Batzar Nagusietarako hauteskundeak 2019. Aldi baterako atzerrian bizi diren hautesle egoiliarren (ERTA) posta bidezko botoa 2019 (oporrak, ikasketak, negozioak eta abar direla-eta)

Nork eman dezake botoa posta bidez Europako Parlamenturako eta udal-hauteskundeetan?

  • Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden Espainiako adindunek (CER), hauteskundeetarako deialditik bozketa-egunera arte (hau da, apirilaren 2tik maiatzaren 26ra arte) atzerrian aldi baterako egotekoak badira.
  • Espainian bizi den adindun izanik, Europar Batasuneko hiritartasuna dutenek; hau da, Europar Batasuneko 27 estatu kideetako bateko nazionalitatea izan eta Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta daudenek (CERE). Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia ageri diren bizileku-txartelaren bidez, apirilaren 2tik maiatzaren 26ra arte bitartean atzerrian aldi baterako egotekoak badira.
  • (BAKARRIK 2019KO UDAL-HAUTESKUNDEETAN BOZKATUKO DUTE) Espainian bizilekua izanik, EBtik kanpoko herrialdeetako (Norvegia, Islandia, Bolivia, Ekuador, Txile, Peru, Kolonbia, Paraguai, Trinidad eta Tobago, Korea, Zeelanda Berria eta Cabo Verde) herritarrak diren adin nagusiko atzerritarrek, Espainian bizi diren atzerritarren hautesle-erroldan inskribatuta badaude (CERE). Halakoetan, postaz bozkatu ahal izateko, identitatea egiaztatu behar da, interesdunaren sinadura eta argazkia ageri diren bizileku-txartelaren bidez, apirilaren 2tik maiatzaren 26ra arte bitartean atzerrian aldi baterako egotekoak badira.

Nork eman dezake botoa posta bidez batzar nagusietarako hauteskundeetan?

  • Euskadiko edozein udalerritan bizi diren herritarrek, euskal herritartasun politikoa izan eta Espainian bizi diren hautesle-erroldan inskribatuta daudenak (CER), baldin eta atzerrian aldi baterako badaude apirilaren 2tik maiatzaren 26ra arte.

Zer izapide egin behar dira posta bidez boto hori emateko?

Zer epe daude posta bidez botoa emateko?

  • "Ez-egoiliar" gisa inskribatzea aldi baterako helbidetik gertuen duen Espainiako Kontsulatu Matrikula Erregistroan (apirilaren 2tik 27ra).
  • Posta bidezko botoa eskatzea ez-egoiliar gisa erregistratuta dagoen kontsuletxean (apirilaren 2tik 27ra).
  • Botoa emateko dokumentazioa jasotzea atzerriko helbidean (apirilaren 30etik maiatzaren 6ra.
  • Botoa Espainiako hauteskunde-mahaira bidaltzea, posta bidez (apirilaren 30etik maiatzaren 22ra).

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: