Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Nola bozkatu behar da? Boto presentziala (mahaian).

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan goizeko bederatzietatik arratsaldeko zortzietara egingo da bozketa, etenik gabe.

Hautesleak mahaian bertan eta aurrez aurre eman behar du botoa, berari dagokion hauteskunde-erroldan, inskripzioaren arabera.

Boto presentziala denean, hauteslea bozketa-kabinan sartu ahal da. Berak aukeratu duen hautagai-zerrendako boto-papera kabinan hartu, eta bozketako gutun-azal batean sartuko du. Ondoren, mahaira joango da, botoa ematera.

Hautesleek banan-banan hurbildu behar dute mahaira. Txanda heltzen zaienean, izen-abizenak esan behar dituzte, eta titularraren argazkia daraman NANa, pasaportea edo gidabaimena eta bozketako gutun-azala eman behar dizkiote mahaiburuari. Mahaiko bokalek ziurtatu beharko dute hauteslearen nortasuna eta mahaiko hauteskunde-erroldan erroldatua dagoela. Hautesleak mahaiburuari eman behar dio bozketako gutun-azala. Mahaiburuak gutun-azala une oro ikusgai utziko du, eta, aldi berean, hauteslearen izen-abizenak esan behar ditu, bai eta «botoa eman du» adierazi ere. Ondoren, hautesleari emango dio gutun-azala, eta hautesleak hautestontzian sartuko du.

Segidan, bokalek eta, nahi izanez gero, artekariek ere bai, zenbakidun zerrenda batean idatziko dituzte hautesleen izen-abizenak, botoa eman duten hurrenkeran, bai eta mahaiko hauteskunde-erroldan duten zenbakia ere.

Twitter

Azken aldaketako data: