Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Gaixorik dauden edo desgaitasuna duten pertsonek botoa posta bidez ematea

Aurkezpen honetan hurrengoa galderei erantzungo diegu:

  1. Nola eskatzen da botoa?
  2. Zer nolako dokumentazio jasoko duzu?
  3. Nola bozkatzen da?

Nola eskatzen da botoa?

  1. Zuk baimendutako pertsonak notariotza baten aurrean hau aurkeztu beharko du:
    • Zure jatorrizko NANa.
    • Osasun-ziurtagiria non zure desgaitasuna egiaztatzen den.
    • Ordezkatzen dizun pertsonaren jatorrizko NANa.
    • Posta bidezko botoaren eskaera beteta, zure datu eta zure ordezkariaren datuekin. Eskaera zure ordezkariak sinatu beharko du.
    • Dokumentazioa eskaeran adierazitako helbidera helduko zaizu.
    • Notarioa adierazitako helbidera hurbilduko da zure egoera ziurtatzeko eta notario-ahalordea emateko.
  2. Zure ordezkariak maiatzaren 19tik uztailaren 2ra bitartean Correoseko edozein bulegoan hau entregatu beharko du:
    • Posta bidezko botoaren eskaera.
    • Osasun-ziurtagiria.
    • Notario-ahalordea.
    • Ordezkariaren jatorrizko NANa.

Zer nolako dokumentazio jasoko duzu?
Correoseko langileak uztailaren 6a baino lehen eskaeran adierazitako helbidera hau eramango dizu:

  • Jarraibide-orria.
  • Hautesle-erroldaren ziurtagiria.
  • Botoa bidaltzeko gutun-azala.
  • Bozketarako gutun-azala.
  • Aldarrikatutako alderdi bakoitzaren boto-papera.

Nola bozkatzen da?

  • Hautatu zure boto-papera eta sartu ezazu bozkatzeko gutun-azalean. Itxi ezazu gutun-azala gainaldea sartuz.
  • Sartu ezazu bozketarako gutun-azala eta hautesle-erroldaren ziurtagiria botoa bidaltzeko gutun-azalean.

Bi aukera dituzu: Correoseko langileari zure botoa eman dokumentazioa ekartzen dizun momentuan bertan; edo bestela edozeinek zure botoa eraman dezake Correoseko edozein bulegora uztailaren 10eko 14:00ak baino lehen.

Azken aldaketako data: