Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Espainiako Estatuko egoiliarrek botoa posta bidez ematea

Uztailak 12, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Zer egin behar duzu maiatzaren 19tik uztailaren 12ra bitartean, aldi baterako atzerrian bizi bazara?

Dagokizun kontsulatuko matrikula-erregistroan «ez-egoiliar» gisa inskribatu, maiatzaren 19tik ekainaren 16ra, eta zure boto-eskaera jaso. Eskaera hori www.hauteskundeak.eus edo www.maec.es webguneetan deskargatzeko aukera ere izango duzu. Zuk zeuk entregatu beharko duzu kontsulatuko bulego berean, nortasun agiria edo pasaportea erakutsita. Bozkatzeko dokumentazioa etxean jasoko duzu, ekainaren 16tik 22ra bitartean. Botoa Euskadiko zure hauteskunde-mahaira bidali behar duzu posta ziurtatu bidez, uztailaren 9a baino lehen.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 012 telefonora edo sartu www.hauteskundeak.eus webgunean.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Segurtasun Saila, EuskoJaurlaritza.

Azken aldaketako data: