Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautesleak. Erakunde-kanpainak. Hautesle-errolda

Uztailak 12, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.

Uztailaren 12ko hauteskundeetan nola eman dezaket botoa? Hasteko errolda-zerrendan agertzen zarela egiaztatu behar duzu, maiatzaren 25etik ekainaren 1era. Zerrendak ikusgai izango dituzu zure udalean, kontsulatuan, errolda-ordezkaritzan edo ine.es webgunean.

Agertzen ez bazara edo akatsen bat badago, eskatu zuzenketa. Bereziki lehengo aldiz bozkatu ahal baduzu edo helbidea aldatu baduzu.

Zuzenketa egiteko zortzi egun dituzu, maiatzaren 25etik ekainaren 1era.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 012 telefonora edo sartu www.hauteskundeak.eus webgunean.

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Segurtasun Saila, Eusko Jaurlaritza.

Azken aldaketako data: