Segurtasun Saila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020. Hautagaiak. Hautaezintasunak eta bateraezintasunak.

Hautatua izateko ezintasuna eta bateraezintasuna: definizioak eta lege-xedapenak

Hautatua izateko ezintasuna definitzea eta lege-xedapenak:

  • Hautatua izateko ezintasuna: beren kargu edo funtzioengatik, hautesleengan eragina izan dezaketen pertsonek edo hautagai izateko legezko ezgaitasun-egoeran egon daitezkeenek debekatuta daukate hauteskundeetan hautagai aurkeztea. Hautaezintasuna gerta daiteke hautagai-zerrendak aurkezten direnetik botoa emateko egunera arte (HBZren erabakia, 1996-01-29koa). Hautaezina ez izateko, nahikoa da hautatua izateko ezintasuna sortzen duen arrazoia amaitzea (kargua utzi edo dimisioa eman). Hautaezina den kargua edo funtzioa betetzen dutenek hautagai izan nahi badute, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordean modu frogagarrian ukatu edo utzi behar dute hautaezintasuna sortzen duen kargua edo funtzioa. (ELHL, 4.6 artikulua).
    Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako epea maiatzaren 22tik ekainaren 8ra arte da, biak barne.
  • Bat-bateko hautaezintasuna: Aurrekoaren definizio bera du. Hautagai-zerrendak aldarrikatu eta bozketa-egunera bitarteko aldian gertatzen da; hau da, ekainaren 16tik uztailaren 12ra arte.
    Nolanahi ere, aipatu diren hauteskundeetan eskumena duten lurralde historikoko batzordeek adierazi behar dute hautagaiaren hautaezintasuna.

Lege-araubidea:

  • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea:
    • 4 artikulua: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan hautatua ezin izateko arrazoiak.
  • Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa:
    • 6.1, 2 eta 3 artikuluak: hauteskunde mota guztietan aplikatu beharreko hautaezintasun-arrazoiak.

Bateraezintasunak eta epeak zehaztea:

  • Bateraezintasunak: Kargu hautetsi batek beste kargu, funtzio edo jarduera publiko nahiz pribatu batzuekin batera izateko debekua da. Hauteskundeen ondoren, hautetsiak aukeratu egin beharko du hauteskunde-mandatuaren eta kargu publiko edo pribatuaren artean (Eusko Legebiltzarreko Hauteskunde Legearen 5 artikulua).
    Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkurak deklaratu behar du kargu hautetsiaren bateraezintasuna. Kargu-aukeraketa Legebiltzarra eratu ondoren egingo da.
  • Bat-bateko bateraezintasuna: Hauteskundeen ostean gertatzen da, epai irmoaren bidez legez kanpokotzat jo diren alderdi, federazio edo koalizioek aurkeztutako hautetsiekin, betiere, hautetsiak, bere borondatez, espresuki eta zalantzarik gabe, legez kanpo uztea eragin duten arrazoiei uko egin ezean (Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoaren 6.4 artikulua).

  Lege-araubidea:

  • Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde Legea:
    • 5 artikulua: Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan aplikatu ahal diren bateraezintasun-arrazoiak.
  • Estatuko Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoa:
    • 6.4 artikulua: hauteskunde guztietan aplikatu ahal den bat-bateko bateraezintasuna.

Twitter

Azken aldaketako data: