Segurtasun Saila

Konpartitu

Hauteskunde Orokorrak 2016. Espainiako egoiliarrek botoa posta bidez ematea

Posta bidezko botoa

Espainiako egoiliarrek botoa posta bidez ematea

Nork eman dezake botoa posta bidez 2016ko hauteskunde orokorretan?:

  • Espainian bizi direnen hautesle-erroldan inskribatuta dauden Espainiako adin nagusikoek.

Nola ematen da botoa posta bidez?:

  • Correoseko edozein bulegotan pertsonalki botoa eskatzea (HAOLO, 72. art.). (Posta bidezko boto erregutua baita). Posta bidez bozkatzeko eskatu nahi baduzu, bozketa modu hori eskatzeko inprimakia bete behar duzu. Inprimaki hori hautesle guztien esku dago posta-bulegoetan edo Barne Ministerioko web-orrian.
  • Hautesleak botoa emateko dokumentazioa jasotzea (HAOLO, 73.1 eta 2 art.).
  • Botoa posta ziurtatuz hauteskunde-mahaira bidaltzea (HAOLO, 73. 3 eta 4 art.).

Zer epe daude botoa posta bidez emateko?

  • Posta bidezko botoa eskatzea (2016ko maiatzaren 3tik ekainaren 16ra ).
  • Hautesleak botoa emateko dokumentazioa jasotzea, adierazitako helbidean (2016ko ekainaren 6tik 19ra).
  • Botoa posta ziurtatuz hauteskunde-mahaira bidaltzea Correoseko bulego baten utzita (2016ko ekainaren 6tik 23ra, 2016-06-22ko HBZren Erabakiaren arabera epea luzatu egin da).

Nabarmenduak

Twitter

Azken aldaketako data: