Hezkuntza Saila

Unibertsitatez kanpoko tituluen kudeaketa. Ohiko galderak

Zein titulu kudeatuko dituzte ikastetxeak w-21 aplikazioarekin?

Hauek dira W-21 aplikazioaren bitartez kudeatzen diren unibertsitatez kanpoko titulu originalak edota duplikatuak:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

  • Batxilergoa

  • Oinarrizko Lanbide Tituluak

  • Lanbide Heziketako teknikari eta Goi-mailako teknikari

  • Kirol teknikari eta Goi-mailako Kirol teknikari

  • Arte Plastiko eta diseinuko teknikari eta Goi-mailako teknikari

  • HEOtako hizkuntza ziurtagiriak

  • Musika eta Dantzako profesionalak

  • Goi-mailako Musikako Arte ikasketak

  • Goi-mailako Diseinuko Arte Ikasketak

1970 LGE-ko eta horren aurreko tituluen kasuan orain arteko prozedura kudeaketa mantenduko da

Zein da tasak ordaintzeko sistema?

Aplikazio honen tasak ordaintzeko era bakarra du “pasarela” sistemaren bidezko ordainketa deritzona.

Zein da pasarela sistemaren funtzionamendua?

Honela da funtzionamiendua laburbilduz:

a-Ikastetxeak, dagokion datuak sartu ondoren, aplikazioak sortutako banakako ordainagiria emango dio ikasleari eta hori emanez ikasleak entitatean aurrez-aurre edo on-line egin ahal izango du ordainketa. Ikastetxeak egunero ikusiko ahal izango du aplikazioan ordainketen egoeraren informazioa.

b-Ikasleak ikastetxean ordainketaren justifikazioa aurkeztu ondoren, ikasleari frogagiri bat emateko aukera dago aplikazioaren bidez, frogagiria ofiziala da titulua jasotzen ez den bitartean

Salbuespenak daude tituluak jaulkitzeko tasen ordainketetan?

Bai, hurrengo kasuetan:

a. DBHko Graduatuak,

b. Administrazioaren akatsa zuzentzako eskatutako duplikatuak,

c. Sexu aldaketengatik eskatutako duplikatuak

d. Legean aurreikusitako hobariak eta salbuespenak (familia ugariak, e.a.)

b, c eta d kasuetan banakako ordainagiria sortu aurretik aldatu behar dira ikasleak egiaztatu ondoren

Zer jaso behar du titulu bateko “Eskuratze data” atalak? 

Atal horrek eduki behar duena ikasketa amaierako data da, aktan agertzen dena.

Zer jaso behar da titulu bateko “Eskaera data” atalan? 

Atal horrek eduki behar duena da:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako tituluentzat eta tasa ordainketaz salbuetsiak ikasketa amaierako data, aktan agertzen dena.

Gainontzeko tituluentzat tasaren ordainketa egin duen data

Ikastetxe kudeatzaile batek aldatu ahal ditu titulu bateko ikaslearen datu basikoak? 

Bai. Baina aldaketak pertsonen data basean egin behar dira tituluaren eskaeran sartu aurretik.

Erroredun datua eskaeran sartuz gero, zuzenketa egin nahi bada, eskeaera atzera bota beharko da eta berri bat sortu zuzendutako datuekin

Datuen aldaketa guztiak justifikatu egin beharko dira ikaslearen aldetik

Egin ahal dira tasen ordainketak “pasarela” sistema deritzona erabili gabe?

Ez. Aplikazioak, tasak ordaintzeko era bakarra dauka: “pasarela” sistemaren bidezko ordainketa.