Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

EAEko Baso Inbentarioa 2005


Baso-eremuari buruzko gaur egungo pertzepzioan eskakizun sozial, ekonomiko, ekologiko eta kulturalak barne hartzen dira, iraunkortasuna parametro nagusitzat harturik.  Baso-eremua funtzio anitzeko eremu gisa ikusten da: egurra eta deribatuak, ura, giza eta animalia-elikadura, enplegua, erregaiak, aisia, habitatak, karbono-biltegia, dibertsitate biologikoa, ingurumenaren babesa, paisaia eta abar.

Hemen aurkezten den EAEko Baso Inbentarioa 2005  azterlanaren xedea funtzio produktibo, babesgarri, ekologiko eta aisialdiko horietako askorentzat balioak eta adierazleak aztertu eta balioztatzea da.

EAEko Baso Inbentarioa 2005 estatistika ofiziala da, Saileko Estatistika Organoko 2005-2008 Euskal Estatistika Planan integratuta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko laguntza ekonomiko eta operatiboa izan duena.

Inbentario hau, IFN3 - Nazio-Baso Inbentarioa estatistika-eragiketaren eremu metodologikoan garatuta, Ingurumen Ministerioaren laguntzarekin gauzatu da. Ministerioak, IFN3ko arduraduna, lursaileen altxatze eta prozesatzerako, balorazio ekonomikorako, biodibertsitate azterketarako eta baso paisaiaren eboluziorako euskarri tekniko eta ekonomikoa eman du.

Kontaktua: forestal.seas@nasdap.net

 

                        

Azken eguneratzea: 2009/05/28