Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Datuen prozesaketa eta analisia

Fase honen garapenaz lortu nahi diren helburuak dira hainbat motako datuak sortzea -oin handiago eta txikiagoen kokapena, azalera basimetrikoak, izakin zurgaiak, masen dentsitatea geruzaka, radiata pinua adinka eta abar-, baso-eremuaren parametro nagusien egoera eta bilakaera aztertzea, biodibertsitate-adierazleak sortzea eta basoak ekonomikoki balioestea.

Mendiak balioesteko atalean, Foru Aldundiek EAEko mendietan sortutako ondasun eta zerbitzuak kuantifikatze aldera beharrezko diren aldagai ezberdinen datu eguneratuak eskaini dituzte: basoko ekoizpenak, esparru zinegetikoak eta arrain-hazkuntzakoak, ekipamenduak eta aisialdiko eremuetako bisitariak, eta abar.

Izakin zurgaiak edo zutikako bolumenak kalkulatzeko, landa-lanean bildutako oinarrizko datuez (espeziea, kubikazio-mota, diametro arrunta eta guztizko altuera) aldagai horiek lortzea ahalbidetzen duten ekuazioak baliatu dira. EAEko Baso Inbentarioaren kalkulu-faserako eskuragarri daude esparru geografiko honetaz diren kubikazio- eta hazkunde-ekuazio berrienak.

Inbentario honen berezko zuhaitz tiporik ez izatean, 1996ko kubikazio-ekuazio berak erabili dira. Ekuazio berri bakarrak radiata pinurako sortu dira -EAEko izakin zurgaien %48 hartzen du, eta bere zutikako izakinak heldutasun- eta kapitalizazio-prozesu bizkorra jasaten ari dira-, IKT, S.A.k 1900 eta 2001 artean kubikatutako 732 zuhaitz tipoen arabera garatuak.

Urteko hazkundeen kasuan, 1996 eta 2005 bitarte birneurtutako milaka zuhaitz daudenez, espezie eta Lurralde Historiko bakoitzerako hazkunde-ekuazio propioak lortu dira, 9 urte horietan zuhaitz bakoitzak bolumenean izandako aldearen arabera.

Datuen prozesaketa, 1996ko Inbentarioan bezala, Espainiako Ingurumen Ministerioak (MMA) eta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak (NAES) elkarlanean egiten dute. MMAk tratamendu estandarra egiten du, eta NAESek, berriz, azalera-banaketari buruzko datu bereiziagoak lortzeko tratamendu berariazkoagoa, eta baita izakinei eta hazkundeari buruzko datuen tratamendu sinplifikatua ere, lurzati bakoitza 100 hektareako azalera bati esleituz, MMAk lortutako datuak egiaztatzeko baliagarria izan dadin.

Itzuli

 

Azken eguneratzea: 2007/01/23