Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Landa-laginketa

Fase honetako lanen xedea da EAEko baso-espezie ezberdinen izakin zurgaiak lortzeko beharrezko den informazioa nahiz espezieen ekologiarekin eta biodibertsitatearekin zerikusia duten bestelako adierazleak biltzea.

Fase honetan, aurreko puntuan egindako kartografian baso-azalera zuhaitzeztatuan dauden kilometro koadroko UTM sareko lurzati guztiak tokian bertan lagintzen dira. Guztira 4.249 lurzati lagindu dira. Kontuan izanik horietako asko bikoitzak direla, inbentariatutako zuhaiztien mugetan emandako aldaketen kariaz tokian bertan zuinkatu eta ostera neurtu behar izan direlako, guztira 3.719 lurzati daude eskuragarri: 1.338 Araban, 1.128 Gipuzkoan eta 1.253 Bizkaian.

Inbentarioa jarraitua denez, lagindu beharreko lurzatiak aurreko bi Inbentarioen irizpide berberez aukeratzen dira, zenbait parametrori pisu handiagoa emanez (esaterako zuhaiztien edo biodibertsitatearen gaineko kalteak) eta Basonet sareko datuak eguneratzeko premiei erantzunez.

Fase hau burutzeko metodologia dagokion atalean aurkezten da, hau da, Metodologia izenekoan.

Itzuli

 

Azken eguneratzea: 2007/01/23