Eusko Jaurlaritza

Herritarren parte-hartzea

Eusko Jaurlaritzaren Herritarrentzako Zerbitzuak (Zuzeneanek) iritzia emateko aukera ematen die zerbitzua erabiltzen duten herritarrei eta erabiltzaileei. Bide hauek dituzte
horretarako:

  • "Eskaera orokor, kexa, iradokizun eta esker-emateetarako inprimakia" aurkeztea Zuzeneanen bulegoetan egoten dira inprimaki horiek.
  • Euskadi.eus-en dagoen harremanetarako postontzia.

Gainera, Zuzeneanek ematen dituen zerbitzuei buruzko gogobetetze-ikerketa independente bat egiten da urtero, jasotako zerbitzua dela-eta herritarrek duten iritzia eta gogobetetze-maila jakiteko.