Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

Bakardadea eta isolatze soziala Erresuma Batuan. Gizarte-boluntariotzatik eta komunitatetik jorratzeari buruzko zenbait ikasgai

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Txostena: 'Reuniendo a las personas: cómo la acción comunitaria puede abordar la soledad y el aislamiento social' (Bringing people together: how community action can tackle loneliness and social isolation)

Txostena: 'Reuniendo a las personas: cómo la acción comunitaria puede abordar la soledad y el aislamiento social' (Bringing people together: how community action can tackle loneliness and social isolation)

Erresuma Batuko The National Lottery Community Fund erakundeak egindako txosten batek gizarte-boluntariotzaren sektoreak eta komunitate desberdinetatik bakardadeari eta gizarte-isolamenduari prebentziozko ikuspegi batekin heltzeko garatutako hainbat esperientzia aurkezten ditu.

Kontuan hartuta bakardadea eta gizarte-isolamendua prebenitzea ongizate-faktorea eta komunitateak indartzeko elementu potentziala dela, dokumentu honek hainbat ongintza-erakunderen esperientziak aurkezten ditu. Edukiak lau ardatz handiren inguruan egituratzen dira:

1. Zer da bakardadea eta gizarte-isolamendua?

Bakarrik egotea eta bakarrik sentitzea gai desberdinak dira. Oro har, mundu anglosaxoian, isolamendua zerbait objektiboa gisa definitzen da, objetibatu daitekeena eta, beraz, pertsona batek hainbat esparrutan (gizartean, komunitatean, etab.) dituen gizarte-harremanen kantitatearekin lotuta dagoena. Bakardadeak, aldiz, dimentsio subjektiboa planteatzen du, sentimendu bat deskribatzen duelako, konexio ezaren edo galeraren zentzua, kontaktu esanguratsurik ez izatea. Azken ikerketek iradokitzen dute bakardade-sentimendu subjektiboak eragin negatibo handiagoa duela gure osasunean eta ongizatean isolamendu objektiboak baino. Azken batean, gizarte-harremanen kalitatea horien kantitatea baino garrantzitsuagoa da.

2. Bakardadeari lotutako faktoreak

Bakardadea baldintza konplexua da, faktore anitzekoa, eta bere kabuz betikotu daitekeena.

Bakardadean laguntzen duten faktoreak pertsonalak edo sozialak izan daitezke.

A. Faktore pertsonalak

Faktore pertsonalen artean, autoperzepzioa nabarmentzen da, baztertuta sentitzeak isolamendu objektiboaren eragin bera baitu.

Bakardadearen inguruan benetako estigma dagoela azpimarratzen du txostenak, eta horren ondorioz, zailagoa da laguntza bilatzea, maiz gertatzen delako pertsonek bakarti gisa identifikatu nahi ez izatea.

Txosten honetan aztertutako esperientzien ondoren, pertsona bakarti baten pentsamoldea aldatzen laguntzea funtsezko osagaia dela iradokitzen da: kidetza-sena garatzeak, konexio eta sare positiboez gain, norbanakoaren ongizatea aberasten eta berreskuratzeko gaitasuna suspertzen laguntzen du.

Bakardadeari lotutako beste faktore garrantzitsu bat "bizi-trantsizioak" dira. Une horietan pertsonen bizitza aldatzen da, batzuetan traumatikoki (dibortzio batekin, dolu-egoera batean, erretiroa iristean, habia hutsari edo familia-etxea uzteari eta independentziari aurre eginez).

Horregatik bakarrik bizi diren pertsonek eta 16 eta 24 urte bitartekoek aukera gehiago dute bakarrik sentitzen direla aitortzeko..

Osasuna, gaixotasuna edo iraupen luzeko desgaitasuna barne (edo iraunkorra), faktore garrantzitsuak dira bakardadeari lotuta, kausa gisa edo sintoma gisa. Izan ere, ikerketek bakardade kronikoak pertsonen osasun fisiko eta mentalean izan dezakeen eragin handiaren berri ematen dute. Adibidez, isolamendu soziala gaixotasun koronario, istripu zerebrobaskular, presio arterial altu, depresio eta dementzia tasa handiagoekin erlazionatzen da.

B. Faktore sozialak

Bakardadeari eta isolamendu sozialari lotutako faktore sozialen artean, bi talde handi nabarmentzen dira

Azpiegiturak eta finantzak, mugikortasun murriztua, garraio irisgarririk eza edo pobrezia bezalako alderdiak biltzen dituztenak,  guzti hauek isolamendu  sozialaren eta bakardadearen arrazoiak dira.

Komunitate-kohesioa bakardadean bizitzearekin lotutako alderdiei dagokie (bakarrik edo alokairuan bizi direnei, adibidez), eta maiz gertatzen da hurbilen duten gizarte-ingurunean konfiantza gutxi edo batere ez duten pertsonei zailagoa egiten zaie bakardadean bizi direla maizago aitortzea.

3. Isolamendu sozialaren eta bakardadearen prebentzioa, zerk funtzionatzen du?

Txosten honek defendatzen duenez, bakardadearen arloan prebentzio-jarduerak garatzea oso erraza izan daiteke,  eta harengandik babesten gaituzten faktoreak bultzatzea, axola zaizkigun eta gure bizitzei zentzua ematen dieten alderdiak identifikatuz. Laburbilduz, bakardadearen eta gizarte-isolamenduaren arloko prebentzio-politika batek pertsonentzat berebiziko garrantzia duten alderdiak ezagutzen saiatu behar du. Gai garrantzitsu horien artean, azterlanak boluntariotzaren balioa adierazten du, pertsonei bizi-zentzua eta errealizazio pertsonaleko sentimenduak ekar diezazkiekeen ariketa gisa, pertsonaren ongizatea hobetzen duten gizarte-harremanak aitortuz, autoestimua hobetuz eta garatuz.

Era berean, azpimarratzen da garrantzitsua dela bakardadea ikusaraztea,  komunitatean eta gizartean dagoen tabua haustea, hizketagai bihurtuz.

4. Bakardadeko edo isolamendu sozialeko egoerei aurre egiten dietenei laguntza emanez, zerk funtzionatzen du?

Bakardadearen konplexutasunak ikuspegi anizkoitzarekin jorratzea eskatzen du.  Erresuma Batuko esperientzien arabera, bakardade-egoerei aurre egiten dieten pertsonei laguntzeko lehen jarduerak identifikazioarekin hasten dira. Gomendatutako esku-hartzearen ikuspegiak urratsez urrats jarduerak proposatzen ditu, pertsonek erabakiak har ditzaten sustatuz, baita partaidetza-mailari dagokionez ere, une oro kontrolaren zentzua susta dezaten.

Bakardadeari eta isolamendu sozialari prebentzioaren ikuspegitik heltzeko esperientzia horiei buruzko informazio gehiagorik behar izanez gero, kontsultatu ondorengo azterlana: 'Pertsonak bilduz: ekintza komunitarioak bakardadea eta isolamendu soziala nola landu ditzakeen' (Bringing people together,  how community action can tackle loneliness and social isolation, The National Lottery Community Fund (leiho berri batean irekitzen da): 2019)