Osasun Saila / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila

2018 Espainia, perfil bat adineko pertsonentzat. Oinarrizko adierazle estatistikoak

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

"CSIC"deritozeneko txostenak, adierazle demografiko, osasun, ekonomiko eta gizarte alorrekoak aurkezten ditu. Bertan, Espainiako adineko pertsonen egoera azaltzen du eta azken urteotan biztanleria talde gisa jasan dituen aldaketa nabarmenenak.

Txostenaren egileak: Antonio Abellán, Alba García Ayala eta Julio Perez Diaz, "CSICeko" Giza eta Gizarte Zientziako Zentroko (Ekonomia, Geografia eta Demografia Institutua) partaide gisa.

Azterketa eta 65 urtetik gorakoen biztanleriaren deskripzioa burutzeko datu iturria Estatistikako Institutu Nazionala izan da. Beste ondorengoekin lotuta: Biztanleria eta etxebizitza Errolda1900-2011), Errolda jarraituaren estatistika, biztanleriaren proiekzioak (2020-2066) eta familien aurrekontuen inkesta. 

Espainian adinekoen perfila marrazten duten datu eta joera batzuk:

Adierazle demografikoak

  • Aldaketa biztanleriaren egituran: 2017ko urtarrilaren 1eko datan, adineko (65 urte edo hortik gorakoak) 8.764.204 daude, biztanleria osoaren (46.572.132) % 18,8a. Alemania (17,3 miloi), Italia (13.4), Frantzia (12,6) eta Erresuma Batuaren (11,7) atzetik Espainia (8,7) bosgarren tokian dago Europar Batasuneko herrialdeei dagokionez.
  • 2050 urterako adineko pertsonen kopurua bikoiztu egingo da, umeen zifra hirukoiztuz.
  • Adineko pertsonak, gaur egun, hirietan daude, hain zuzen ere, hiri handienetan. Madrid eta Bartzelonan adineko 999.954 bizi dira. Dena dela, landa eremua da, zahartze fenomenoa gehiago nabarmentzen den eremua.
  • Espainian, 2017 urtean, 65 urtez gorako emakume (4.995.737) eta gizonak (3.768.467) alderatzen baditugu, emakumeak gizonezkoak baino % 32,6 gehiago dira. Arrazoia: adin guztietan, gizonezkoen heriotza tasa handiagoa da.
  • Autonomia Erkidegoei dagokionez, Euskal Herria adinekoen-zerrendan laugarren tokian dago, Asturias, Gaztela eta Leon eta Galiziaren atzetik, adinekoen proportzioa % 21,7koa da.

Bizitza-luzera eta osasun egoera

  • 2015ean adinekoen ospitaleratze altak, alta guztien % 44,4 izan ziren. Adinekoak dira ospitale egonaldiei dagokionez, egonaldi luzeenak egiten dituztenak.
  • Adineko pertsonen alta guztiaz begiratuta, ondorengoak dira ospitaleratze maiztasun handiagoa dakartenak: zirkulazio gaixotasunak % 21,4; arnas gaixotasunak % 16, 4; digestio gaixotasunak % 11,9 eta neoplasiak % 11,2).
  • 2014 Europar Osasun Inkestaren arabera, adineko pertsonen % 18,8k diabetesa du; % 23,6k loditasuna du eta % 45ak gehiegizko pisua du.

Ezaugarri ekonomikoak

  • Adineko pertsonak bizi diren etxeei dagokionez, oinarrizko gastua etxearen mantenua (ura, elektrizitatea eta beste gastu batzuk) da. Izan ere, beste adin taldeekin alderatuz, handiagoa da, gastuen % 40ra helduz. Bigarren gasturik garrantzitsuena elikadurari dagokio.
  • Krisi ekonomiko garaian, adinekoen egoera ekonomikoa hobetu egin da, adinekoen pobrezi arrisku tasa 2016an % 13koa izan zen, Espainiako besteekin alderatuz, behean daude; horixe da pobrezia-atalasearen azpitik daudenen portzentajea. Adinekoek saihestu dute, 2008an hasi zen krisi ekonomikoaren txarrena, baina 2015 urtetik aurrera pobrezia arriskua gorantz doa.

Giza ezaugarriak eta beste batzuk

  • Adinak, bakardadean bizitzeko aukera handitzen du Azken urteotan, bakarrik bizi direnei (pertsona bateko etxea) dagokionez gorakada egon da 65 urte eta 65 urtetik gorakoen adinean. Gainera, bakarrik bizi diren emakumeen kopuru gizonena baino altuagoa da , 2016an % 28,8 % 14,7 hurrenez hurren.  Bizikidetza motari dagokionez, 65 urtetik gorako gizonak bikotekidearekin bizi dira, seme alabarik gabe, etorkizunean bizikidetza mota hau gorantz joango da.
  • 65 urtetik beherako emakumeak bereziki 45 eta 64 adin taldean, zainketa bolumenaren (ordutan neurtuta) erdia baino gehiago ematen dute eta zaintzaileen % 55a dira. Adineko emakumeak dira edozein zaintzaileengandik (% 49) zainketak hartzen dituztenak .

Txostena "2018 Espainia, perfil bat adineko pertsonentzat. Oinarrizko adierazle estatistikoak" ikusgai dago elkarlaneko web plataforman.

Zahartzea sarean .Rn?,  Fundación General CSIC y el Instituto de Economía, Geografía y Demografía (IEGD) del CSIC.