Osasun Saila / Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila

Internet(contenidos.inter)
75 emaitza.
  • Westminster-eko Unibertsitateak 2020an argitaratutako eta M. Polley-ek et al. landutako ikerketak| esploratzen du eta Erresuma Batuko arreta sozio sanitarioko preskripzio esperientzia arrakastatsu desberdinen emaitzak konparatzen ditu ereduari on egiten dituzten hobekuntzak identifikatzeari begira.
    Albistea
    2020/09/07
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • Bartzelonako Udalak bere seihileko Barcelona Societat aldizkarian monografiko bat argitaratu du, zahartze-prozesuan sakontzen duena gizarte-erronka gisa, eta bereziki politika publikoetarako, Bartzelonako hiri-eremuari erreferentzia eginez
    Albistea
    2020/08/31
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • La Caixako Behatoki Sozialak gizarte-premiei buruzko txosten bat argitaratu berri du (2020ko maiatza), biztanleria-taldeen arabera. Horietako lehena haurrak izaki. Txostenak haurren egoera birpasatzen du Espainian eta Europan, eta adingabeen eta haien familien beharrak asetzera bideratutako politika publikoen pisua aztertzen du.
    Albistea
    2020/08/24
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • The King 's Fund-ek argitaratu duen erreferentziaren arabera, arreta integratuko sistemek Britainia Handiko osasun-sistema nazionalaren (NHS) eraldaketetan duten rola aurkezten eta sakontzen du, batez ere Ingalaterrako osasun-zerbitzuen eta zaintza-zerbitzuen prestazioan eta finantzaketan.
    Albistea
    2020/08/17
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • International Longevity Centre (ILC) erakundeak osasun-sistemetan prebentzio-politiketan inbertitzeko beharra defendatzen duen txosten bat argitaratu du, zahartzearen fenomeno soziodemografikoari aurre egin behar dioten gizarteen testuinguruan bizi-kalitatea hobetzeko.
    Albistea
    2020/08/10
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • The Commonwealth Fund erakundeak inkesta bat egin die lehen mailako arretako 13.200 medikuri ospitaleratze handiko 11 herrialdetan, haien esperientziak konparatzeko eta haien balorazioa aztertzeko, etxeko arreta medikoari, IKTen erabilerari eta zerbitzu, maila eta asistentzia eremu desberdinekiko koordinazioari dagokienez.
    Albistea
    2020/08/03
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • Txostena / Ikerketa
    2020/07/28
     
  • Txileko Unibertsitateak zahartzeari buruzko 2. koadernotxoaren bigarren alea argitaratu du, eta hainbat txosten jaso ditu. Horietan, fenomeno demografiko hori genero-ikuspegiarekin jorratzen da, osasuna, bizi-kalitatea edo ekitaterik eza bezalako dimentsioei dagokienez.
    Albistea
    2020/07/20
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • International Longevity Centre (ILC) erakundeak argitaratu duen ikerketa batek aztertzen du Erresuma Batuko adineko pertsonen txertaketa-estalduraren tasak nola hobetu, kontuan hartuta immunizazioa funtsezko elementua dela zahartze osasuntsurako.
    Albistea
    2020/07/13
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • ISocial, Innovación en la acción social Fundazioak Fernando Fantovaren artikulu interesgarri bat argitaratu du, egungo gizarte-zerbitzuetan datuen inteligentziak planteatzen duen erronkari buruzkoa, eta zerbitzu horiek sakon berrasmatzearen aldeko apustua egin du, eraldaketa digitalak eta datu-kopuru handien prozesamenduak eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatuz (Big Data).
    Albistea
    2020/07/06
    Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
75 emaitza.