Internet(contenidos.inter)
-
Azterlan honetan euskarazko liburuen produkzioari, eskaintzari eta fakturazioari buruzko datuak bildu dira. Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako Foru Erkidegoko datuak ez ezik, Frantziako Estatuan egindako produkzioa ere hartu dugu aintzat, hau da, Ipar Euskal Herrikoa. Horretaz guztiaz gain, oraintxe aipatu ditugun lurraldeetatik kanpo dauden eta euskarazko argitalpenak egin dituzten argitaletxeen produkzioak ere hartu ditugu. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
2017ko ekitaldiari dagokionez, txosten honen aztergai dira, batetik, barne merkatuan saldutako liburuen fakturazioaren kopuru orokorra eta liburuen eskaintzari eta komertzializazioari loturiko aldagaiak; bestetik, sektoreko enplegua, produkzioaren eta liburu banaketaren antolamendu geografikoa, argitalpen hizkuntza, liburuen salneurria, merkaturatze bideak eta egile eskubideengatik ordaindutako zenbateko osoa. Liburu digitalari buruzko kapitulu bat ere badago. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Euskadiko Museo eta Bildumen estatistika-ikerketa honen xede nagusiak dira: datuak eguneratzea, herritarrei Euskadiko museoen sektoreari buruzko alderdi nagusiak aurkeztea, eta kultur erakunde eta kudeatzaile publikoei zein pribatuei beharrezko informazioa eskaintzea. Dokumentu honetan 2018ko emaitza nagusiak agertzen dira, eta EMSIMEn, Euskadiko Museoen Sisteman, dauden hiru lurralde historikoetako 61 museo eta bildumak hartu dute parte. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Txosten honen helburua kulturaren eta ingurumenaren arteko loturei buruzko ikerketara hurbiltzea da, bai eta kultura ingurumen-erantzukizunaren bizkortzaile gisa aztertzea ere.Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, azken aldiz telebistan ikusi duten programari buruz galdetu galdetu zaie. Ikus-entzunezkoak kontsumitzeko erabilitako lekuak, telebista kateak eta hizkuntzak zeintzuk diren zehazten du dokumentuak. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, Interneten eta sare sozialetan ikusi dituzten ikus-entzunezko produktuei buruz galdetu zaie. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, 2019ko udaberriko hauteskundeen inguruan galdetu zaie, zehazki, egindako jarraipenaz eta horretarako hautatutako ikus-entzunezkoez. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, dituzten euskarriei buruz galdetu zaie, gazteek ikus-entzunezko kontsumoa zein ekipamenduren bidez egiten duten jakiteko. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, beren ikus-entzunezko kontsumoaren inguruko galderak egin zaizkie. Inkestatu diren gazteen ezaugarri soziodemografikoak zeintzuk diren plazaratzeaz gain, haiek azkenengoz ikusitako programari buruzko hainbat galderen erantzunak daude bertan. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa
-
Ikusiker Panela osatzen duten UPV/EHUko ikasleei, astebetez egindako ikus-entzunezko kontsumoaren inguruan galdetu zaie, xede izanik ikasleen artean nagusitzen den ikusentzunezko kontsumo joera aztertzea da. Argitalpen-urtea: 2019Informazioa