Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Landetxeetan funtsezko aldaketa egin izanaren erantzukizun-aitorpena

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa


Egitura atal kudeatzailea

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza


Xedea

Euskadiko enpresa eta establezimendu turistikoen erregistroa aldatzea, dagoeneko egin diren erreformak aintzat hartzeko, baldin eta erreforma horien ondorioz, hasiera batean Administrazioari aitortu zitzaizkion establezimendu-ezaugarriak edo azpiegitura-instalazioak aldatu badira; aldaketa horiek “funtsezko aldaketa” izan behar dute, hau da, establezimenduen azaleran edo edukieran edota sailkapenean eragin behar dute (adibidez, gelaz gelako ostatuaren, edo bere osotasunean lagatako dependentzia bateko [etxea] ostatuaren, edo ostatu mistoaren modalitatea aldatzea), gainerako aldaketak, hala nola enpresaren izenaren aldaketa, alde batera utzita.

Nori Zuzendua

Dagoeneko “funtsezko aldaketak” egin dituzten landetxe eta nekazaritza-turismoko establezimendu guztiek (ikus “helburua”) funtsezko aldaketei buruzko erantzukizun-aitorpena egin beharko dute instalazio/zerbitzu horietan TRAFIKO TURISTIKOA BERRIZ ERE HASI AURRETIK.

Ostalari-hartze soila kanpo geratzen da.

Araudia

 

  • 13/2016 Legea, uztailaren 28koa, Turismoarena
  • 6/2015 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, hotel-establezimenduen antolaketa ezartzen duen Dekretua bigarren aldiz eta Euskal Autonomia Erkidegoko turismo-enpresen Erregistroaren antolamendua eta funtzionamendua arautzeko Dekretua hirugarrenez aldatzen dituena
  • 199/2013 DEKRETUA, apirilaren 16koa, landa-inguruneko turismo-ostatuko establezimenduak arautzen dituena.
  • 210/ 1997 Dekretua, irailaren 23koa (195. EHAA, 1997ko urriaren 13koa).
  • 199/2003 Dekretua, irailaren 2koa, Euskadiko turismo-arloko enpresa eta establezimenduen erregistroa sortzen duena.
  • 178/2006 Dekretua, irailaren 26koa, 199/2003 Dekretua aldatzen duena.
  • EAEko enpresa eta establezimendu turistikoak arautzen dituzten xedapenak aldatzeari buruzko Dekretua.
  • 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazioaren Prozedura Erkidearena.

Harremanak norekin

ARABAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Samaniego 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 70 55
E-maila:
turismo-araba@euskadi.eus

BIZKAIKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Concha Jeneralaren kalea, 23
48010 Bilbao
Tel.: 944 03 14 78
E-maila:
turismo-bizkaia@euskadi.eus

GIPUZKOAKO TURISMO ETA MERKATARITZA LURRALDE BULEGOA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastian
Tel.: 943 02 25 64
E-maila:
turismo-gipuzkoa@euskadi.eus

 

Erantsi beharreko agiriak
  • Nekazaritza-turismoko establezimenduetan funtsezko aldaketak egin izanaren erantzukizun-aitorpena.
  • Titularraren identifikazioa.
  • Memoria deskribatzailea (hala badagokio, fakultatiboak sinatua), irisgarritasuna sustatzeko araudia eta segurtasuneko eta suteak prebenitzeko araudia betetzearen inguruko esanbidezko adierazpena jasotzen duena, Lurralde Ordezkaritza eskaturik.
  • Aldaketak justifikatzeko dokumentazioa (adibidez planoak, gela-zerrenda eredu normalizatuan eta abar).
    • ostatu-unitateen zerrenda eredu normalizatuan, baldin eta zerrenda hori aldatu baldin bada.
    • hasiera batean, ostatu-jardueran jardutearen erantzukizun-aitorpenaren bitartez, administrazio turistikoari aurkeztu zaizkion planoen kopiak, baldin eta plano horiek aldaketen xede izan badira.

Dagokion tasa

---

Eskabideak Aurkezteko Epea

Urte osoan zehar.


Eskabideak aurkezteko lekua

Baimendutako erakundeak.

Dagokion lurralde-ordezkaritza.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Tramiteen deskripzioa
  • Lurralde Ordezkaritzan erantzukizun-aitorpena aurkezten da (jarraian, titularrak hasiera eman diezaioke jarduera turistikoari eraginpean hartutako azpiegituretan).
  • Titularrak edo ordezkariak dagokion dokumentazio osagarria aurkeztu behar du (ikus “aurkeztu beharreko dokumentazioa”) 10 laneguneko epean Lurralde Ordezkaritzak eskaturik (eskatzen duen egunetik hasita).
  • Teknikariak dokumentazioa aztertzen du, establezimendua bisitatzen du, eta proiektua araudi turistikoari egokitzeko txostena lantzen du, baita erantzuteko proposamena ere.
  • Titularrari edo titularraren ordezkariari hori jakinarazten zaio.

Egitura Atal Ebazlea

Dagokion Lurralde Ordezkaritza, baldin eta emandako informazioa zuzena bada. Aldiz, azkenean establezimendua sailkatzen ez bada erantzukizun-aitorpenean jasotakoaren arabera, Turismo Zuzendaritzak bere gain hartuko du ebazteko ardura.


Ebazteko epea

Hiru hilabete Lurralde Ordezkaritzak dokumentazioaren eskaera egin ondoren (ikus “aurkeztu beharreko dokumentazioa”).

Isilbidearen Ondorioak

Baiespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak ez du administrazio bidea agortzen


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Gorako errekurtsoa


Formularioak

Funtsezko aldaketa egin izanaren erantzukizun-aitorpena (Landetxeak) (DOTX, 85 KB)

Gela-zerrenda (baldin eta jatorrizko zerrenda aldatu bada) (DOTX, 74 KB)

Eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea luzatzeko eskaera (DOTX, 71 KB)

Aurkeztu beharreko dokumentuak

Bestelako Agiriak

---


Oharrak

---

Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.


Azken aldaketa

23/01/2019