Toki Administrazioekiko eta Administrazio Erregistroekiko Zuzendaritza
Titularra: Miren Itziar Liceaga Romero
Agintaldia: 2016/11/28 - 2020/11/28
Inprimatu
EGINKIZUNAK
1.– Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak, dekretu honen 5. artikuluan zehaztutako egitekoez gain, honako hauek ere izango ditu:
-
Toki-araubideko arauak koordinatu eta prestatzea.
-
Toki-eginkizunen eta -zerbitzuen inguruko informazioa, azterketa eta aholkularitza ematea.
-
Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eskumen diren toki-araubideko gaiak aztertzea, horiei buruzko aholkuak eta irizpena eman eta ebaztea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren sailen eta erakunde autonomoen eta foru- eta toki-administrazioaren arteko lankidetza- eta harreman-politika sustatu eta zaintzea.
-
Toki-erakundeak elkartu eta garatzeko formula organiko eta funtzionalak sustatzea.
-
Euskadiko Udal Kontseiluko idazkaria izatea, Euskadiko Udal Kontseilua sortzeko uztailaren 28ko 326/1994 Dekretuaren bidez sortua.
-
Toki-administrazioari buruzko erregistro-tresnak kudeatzea.
-
Autonomia Erkidego honen eskumeneko elkarteen araubide orokorra, horretarako sortutako Erregistroa eta Onura Publikoko Elkarteen Babeslaritza eramatea.
-
Elkarteen lurralde bulegoak koordinatu, zuzendu eta gainbegiratzea.
-
Autonomia Erkidegoaren eskumeneko fundazioen araubide orokorra, eta horretarako sortutako Erregistroa eta Fundazioen Babeslaritza eramatea.
-
Elkargo profesionalekin lotutako egiteko instituzional, orokor eta korporatiboak, tituludun lanbideei eta profesionalen elkargo eta kontseiluei buruzko azaroaren 21eko 18/1997 Legean xedatutakoaren arabera, hargatik eragotzi gabe elkargo horiek beren sektore-eremuan sailekin izan ditzaketen harremanak.
2.– Elkarteen Erregistroaren lurralde bulegoak lurralde historiko bakoitzeko hiriburuetan daude, eta Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzaren lurralde-zerbitzu deszentralizatuak dira.