Ekonomia eta Ogasun Saila

Ekonomiaz, Ekonomiari buruzko euskal aldizkaria  
Ekonomiaren esparruan, analisia eta eztabaida bultzatzeko eta bereziki EAEko ekonomiari dagozkion gaiak jorratuz, Eusko Jaurlaritzak 1985etik sei hilean behin nazioarteko argitaratzen duen aldizkaria. ISSN-0213-3865 / / E-ISSN 2340-4051

102.II/2022: KIBS ETA EZAGUTZAREN TRANSFERENTZIA NAZIOARTEKOTZEAREN IKUSPEGITIK

Azken bi hamarkadetan, KIBSak izan dira zerbitzuen sektoreko segmenturik dinamikoenetako bat, ez soilik ekonomia garatuetan, baita garapen-bidean dauden ekonomietan ere. Balio erantsi handiko zerbitzu profesional, teknologiko edo sortzaileak eskaintzen dizkiete beste enpresa batzuei eta sektore publikoari. Eskulan adituaren proportzio handia dute, eta prestakuntza handiko lanak egiten dituzte, informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera intentsiboarekin. KIBSek funtsezko zeregina izan dute beti berrikuntzan, berrikuntza-sistemetako ezagutzaren eramaile, ekoizle eta bitartekari direnez , baina gero eta zeregin handiagoa dute bezeroen nazioartekotzean. Izan ere, KIBSek eskaintzen duten ezagutza eskuratzeak eragin kritikoa izan dezake enpresen nazioarteko lehiakortasunean. Informazio- eta ezagutza-iturri berriak behar dira enpresak arrakastaz lehiatu eta hazi daitezen, aldez aurretik merkatu horiek gutxi edo batere ezagutzen ez badituzte. Ale berezi honek tokiko eta nazioarteko ekarpenak biltzen ditu, eta KIBSek enpresen nazioartekotzean eta haien berrikuntza-prozesuetan duten zeregin garrantzitsuari erreparatzen dio, sortzen ari den ikerketa-eremu horretan ezagutza zabaltzeko helburuarekin.

Arriba


Abajo