Departamento de Economía y Hacienda

Ekonomiaz, Ekonomiari buruzko euskal aldizkaria  
Ekonomiaren esparruan, analisia eta eztabaida bultzatzeko eta bereziki EAEko ekonomiari dagozkion gaiak jorratuz, Eusko Jaurlaritzak 1985etik sei hilean behin nazioarteko argitaratzen duen aldizkaria. ISSN-0213-3865 / / E-ISSN 2340-4051

100.II/2021: COVID-19. Osasun-krisiaren ondorio sozioekonomikoak eta berreskuratze-neurriak

COVID-19aren fenomenoak aurrekaririk gabeko eragina izan du eta izaten jarraitzen du munduko sozioekonomian. Ziurgabetasun-testuinguruan, osasunean izandako ondorio globalek eta ondorio sozial eta ekonomikoek, pentsaezinak diren erronka sanitario, ekonomiko eta sozialei aurre egitera eraman zituzten gobernuak, patogenoaren hedapena saihesteko. Hala, osasun-frontea izan zen erabateko lehentasuna, eta gobernu guztien aurrekontu-ahalegin ekonomikoak osasun-beharrekin antolatu behar izan ziren. Gainera, ekonomia hibernazio-egoeran sartzeaz gain eta haren narriadura nabaria zenean, era guztietako neurriak abiarazi ziren krisia gehien pairatzen ari ziren pertsonei laguntzeko eta enpresa-jarduera modu presentzialean zein telematikoan sostengatzeko. Monografiko honek hamaika lan biltzen ditu, pandemia, horrek ekonomian dituen ondorioak eta bere eraginak indargabetzeko sustatu diren neurri eta tresnak aztertzen dituztenak, horietako batzuk euskal eremuan.

Arriba


Abajo