Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Areatzak Arratia ibairi so egiten dio berriz ere URAren lanak burutu ondoren

Argitalpen-data: 

Arratia ibaia Areatzako lanen ondoren

Batek baino gehiagok segur aski Erkidegoko eremurik politenetarikotzat jotzen du Gorbeia Parke Naturalaren barnean dagoen Areatzako Udalerria. Kontuan izanda,  berezko dituen paisaia, kultura edota balio naturalak, baliteke. Eremu horretan URAk Arratia Ibaia-Ibaizabal ibaiadarra leheneratzeko lanak ditu abian, Areatzako herritarrek, zein bisitariek berriz ere gogotsu ibaiari so jarri daitezen, horixe baitute, seguruenik, herriko ikus-paisaiaren mugarrietako bat.

URAk 1,7 milioi euro inbestitu berri ditu Arratia ibaia leheneratzeko lan horietan. Honako hauek dira lanak:

  • Herriko hondakin-urak jaso eta bailarako kolektore nagusira bideratu.
  • Zubizaharra eraitsi eta hori ordezkatzeko ur-hustuketarako ahalmen handiagoko zubi berria eraiki. Helburua: herriak maiz jasan izan dituen uholdeak saihestu.
  • Ibaiaren ertz batean oinezkoentzako ibilbidea egin, ibaiaren paisaia naturalaz gozatzera gonbidatuz. Eta,  ur-ipurtatsarrari, (Mustela lutreola) ibaian mugitzea erraztu egin zaio.

Lan horien guztien funtsezko xedea bikoitza izan da: ibaiaren ur hustuketa hobetzea; eta, aldi berean, ibaiaren habitataren ingurumen lehengoratze nabarmena gauzatzea, bai ibilguan bai ibai ertzetan.

Lanok abendu alderako bukatutzat izatea espero dugu. Horiez gain, zubi berriaren aldameneko azken ukituak egin zain geratzen dira, bai eta ibilguari estropezu egiten dion estruktura eraistea zein saneamendu sarearen azken tartea konektatzea kolektore sistema orokorrera ere.