Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Saila

Koiuntura DI-DA batean

Gizarte Segurantzako afiliazioak apur bat moteldu zuen bere hazkunde erritmoa abenduan. Zehazkiago adierazita, hilabete horretako urte arteko tasa %1,4 izan zen, aurreko hileko %1,7aren aldean. Guztira, urtearen amaieran ia milioi bat afiliazio zeuden erregistratuta. Afiliazioaren igoera antzekoa izan da emakumeen eta gizonen artean. Lehenengo kasuan, abenduko urte arteko tasa %1,5 izan zen eta bigarrenean, berriz, %1,4. Gorakada horien ondorioz, gutxi gorabehera 479.000 emakume eta 515.000 gizon daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, 994.000 afiliazio guztira, serie historiko osoan izan den kopururik handiena baita.

2023ko Urtarrileko buletina (PDF, 989KB)
(2023/01/11)
Indizea:

ESTATISTIKA ERANSKINA (PDF, 208KB)