Arautegia
InprimatuUztailaren 30eko 249/1985 DEKRETOA, Bezeroen Estatutoari buruzko Legeak ezartzen duenaren arabera, Bezeroen Elkarteen Erroldea sortaraziz.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lana, Osasuna eta Gizarte Segurantza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 170
- Hurrenkera-zk.: 1719
- Xedapen-zk.: 249
- Xedapen-data: 1985/07/30
- Argitaratze-data: 1985/08/21
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Bezeroek, erakundeak osatzeko eta entzunak izateko dituzten eskubideak garatzen ditu 10/81 Legeko IV Atalburuak. Lege horrek Bezeroen Elkarteen Erroldea sortaraztea ezartzen du, horri atxikita dauden Erakundeek egoera horri dagokion harrera izan dezaten herri-ondorioetarako. Era berean, Eusko Jaurlaritzari, elkarte-taldeak suztatu ditzan agintzen zaio. 1981.eko Abuztuaren 17ko Dekretoz, Bezeroen Elkarteen Erroldea sortu zen, gero Legeak jasoko zituen erizpideetarako ideia aintzindariak ezartzen zituela. Elkarte mugimenduak hartu duen gehikuntza eta auniztasunak, hori aldatzea eskatzen dute bertan sartzeko baldintza, kide izatearen ondorio eta gaurregun beharrezko diren dirulaguntzak emateko baldintzei buruzko eta zalantzarik gabeko erizpideak ezarriz; bestalde, bezeroen mugimenduak indarra har dezan eta, ondorioz, iareago izan dadin neurrian, poliki-poliki gutxiagotzen joan behar dutela laguntza horiek. Hori horrela, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuaren saloz eta Jaurtze-Batzordeak 1985.eko Uztailaren 3Oean egin zuen batzarrean aztertu ondoren, honako hau ERABAKITZEN DUT: 1. Atala.- 1981.eko Abuztuaren 17ko Dekretoz sortarazitako Bezeroen Elkarteen Erroldea Egaripen-Zuzendaritzari atxikita gelditzen da eta, aurrerantzean, «Euskal Herriko Bezeroen Elkarteen Erroldea» izena izango du. Erroldean sartzeko eta honi dagozkion ondorioen baldintzak, Dekreto honetan ezartzen direnak izango dira. 2. Atala.- 1. Legez eratuta egon eta xede nagusitzat Euskal Herriko Bezero edo baliatzaileen babesa duten Elkarte edo Erakundeek eska dezakete zerrenda horretan sartzea. Horretarako, bezero erakundeek, beren berarizko legeen babespean, sortarazitako kooperatibak Joko dira bezero erakundetzat. Beren Estatutoen arabera, Erakundearen xede nagusia bezeroen babesa izan ez dadinean, honek, bezeroen babesarekin edo hauen eskubideak indartzearekin lotura duten ihardunetarako erabili beharko du bere aurrekontuko %50a gutxienez. 2. Atal honetako 1 zenbakian ezartzen denez aparte, bezero elkarteek, gutxienez, 100 kide izan beharko dituzte baterakunde kasuetan izan ezik eta 100.000 pesetako (Ehun mila) gutxienezko sarrerak. 3. Atala.- Bezeroen Elkarteek, Erroldean sartzeko, Eusko Jaurlaritzako Egaripen Zuzendaritzari egin beharko diote eskabidea, honako agiri hauek erantsiz: a) Bera sortarazteko, dagokion Erroldetegiak behar bezala onetsitako Estatutoen kopia bat. b) 2. atalean ohartemandakoak egiaztatuko dituen agiria. c) Aginte organoetako kideen eta hauek dituzten karguen nortasunari buruzko egiaztapena, horretarako agintea duen Elkarteko sailak emana. d) Errolderaketa egin nahi deneko urterako ihardunetarako egitaraua eta horietarako aurrekontua. 4. Atala.- 1: Aurreko atalean ezartzen diren baldintzak bete eta agiriak aurkeztu ondoren, Bezeroen Elkarteen Erroldean sartuko da, eskegileari dagokion zenbakia izendatu eta idatziz horren berri emango zaiolarik. Ezezkoaren berri idatziz eta arrazoi eta guzti emango zaio, bete ez diren edo aurkeztu ez diren baldintzak edo agiriak zehaztuz. 2. Errolderaketaren zio izan ziren baldintzak bete ez ditzaten erakundeak, erroldetik kenduko dira. 5. Atala.- Bezeroen Erakundeen Erroldean sartzeak, honako eskubide hauek emango dizkie errolderztuei: a) Bezeroen ordezkotza, horiei entzutea eta aholkularitza egitea, beren arauen arabera. b) Bezeroen Erakundeentzako ezar daitezen laguntzak Eusko Jaurlaritzarengandik jasotzea. c) Administrazioaren organoetarako edo horien aurrerako bezeroen ordezkariak proposatzea INDARGABETZE ERABAKIA Bezeroen Elkarteen Erroldea sortarazten duen 1981.eko Abuztuaren 17ko Dekretoa, indargabetzen da. AZKEN ERABAKIAK Lehenengoa.- Dekreto hau garatzeko eta betetzeko beharrezko izan daitezen Erabakiak emateko esku ematen zaio Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuari. Bigarrena.- Dekreto hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamonetik hasita jarrikó da indarrean. Gasteiz, 1985.eko Uztailak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza-Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Garatzen du: Bezeroaren Araudia, azaroaren 18ko 10/1981 LEGEA.
- Indargabetzen du: Abuztuaren 17ko 99/1981 DEKRETOA, Bezero-Elkarteen Erroldea sortaraziz.