Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Kalitatea eta Ingurumena. Bermeoko portuko ziurtapena

Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzako Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko Bermeoko Portuak UNE-EN-ISO 9001:2015 eta UN-EN-ISO 14001:2015 arauetan oinarritutako kudeaketa-sistema integratua garatu eta jarri du martxan, hona hemen horren irismena:

  • Portuko jabetza publikoaren erabileraren kudeaketa (baimenak/emakidak)
  • Azpiegituren obren eta mantentze-lanen kudeaketa
  • Portuko zerbitzuen kudeaketa (garbiketa/zainketa/argiztapena/portuetako sakonera bermatzeko lanak/amarralekuak)

Eusko Jaurlaritzako Kudeaketa Integratuaren Politika osatzen duten printzipioak, Bermeoko portuan emandako zerbitzuei dagokienez (PDF, 183 KB)