Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza
Titularra: Alfonso Gurpegui Ruiz
Agintaldia: XII. Legealdia
Inprimatu
EGINKIZUNAK
Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzari, dekretu honek oro har esleitzen dizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio:
- Enplegu Planen eta Ekimenen plangintza eta diseinua zuzentzea, horien ezarpena koordinatzea, horien segimendua egitea, eta horrek guztiak enpleguan dituen emaitzak eta inpaktua ebaluatzea.
- Ikerketak, azterlanak, analisiak eta txostenak egitea enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzarako, eta prestakuntza eta enpleguaren arloko plangintza estrategikorako, lan-merkatuaren, enpleguaren eta prestakuntzaren arteko harreman-ikuspuntu berriak zehaztuz.
- Enplegu- eta prestakuntza-berrikuntzako proiektuak burutzea, zeharka, beste sail, administrazio edo erakundeekin.
- Enpleguaren, prestakuntzaren, diru-sarrerak bermatzearen eta gizarteratzearen arloko arau-proposamenak egitea.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin koordinatzea eta, hala dagokionean, koordinazio-jarduerak gauzatzea, beste enplegu-zerbitzu publiko batzuekin.
- Lan-merkatuaren joerak aztertu eta ebaluatzea.
- Formula berritzaileak ikertzea zailtasunak dituzten kolektiboei –besteak beste gazteak, ezintasunak dituzten pertsonak, emakumeak eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren hartzaileak–enplegurako sarbidea ematearen eremuan, eta, horretarako, enpresa-munduarekin lankidetzan jarduteko formulak aztertzea.
- Enplegagarritasun-politikak eraberritzea, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan langileen eta enpresen arteko bitartekotza- eta komunikazio-bideak hobetuz.
- Enpleguari, prestakuntzari, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari dagokienez, herri-administrazioen politikak behatzea, europar estrategian arreta berezia jarriz, eta nazioarte-mailan sektoreak dituen joerak aztertuz.
- Enpresaren eta hezkuntzaren munduarekin lankidetzan jardutea, enpleguari eta prestakuntzari buruzko ikerketarako, arlo horretan konponbide berritzaileen ezarpena sustatuz.
- Langabetuek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin ezartzen dituzten laneratze aktiboko hitzarmenen aplikazioa aztertzea, eta horien emaitzei buruzko ikerketa egitea.
- Enpleguak eta prestakuntzak gainerako sistemekin duten koordinazioa aztertzea; besteak beste, Hezkuntzarekin, Osasunarekin edo Gizarte Zerbitzuekin.
- Europako Gizarte Funtsetik eta enpleguarekin eta gizarte-kohesioarekin lotura duten Europako beste funts batzuetatik datozen laguntzak planifikatzea, kudeatzea, kontrolatzea eta ebaluatzea.
- Enpleguaren eta prestakuntzaren arloan plangintza berritzailea ahalbidetzen duen antzeko beste edozein egiteko.