Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Euskara mintzagai
José Ariztimuño
José Ariztimuño
"Aitzol"

Bidegileak (pdf, 990,77 kB)

Euskal prentsaren lanak  Fitxa

Euskeltzaleak... zertarako?   in Argia 462 zk. 1930/03/02

Laburpena

Izen bereko liburua irakurtzeko aholku-aldarria egiten du Aitzolek. 1999an faksimile-edizioa argitara eman zuten.

Euskal prentsaren lanak  Fitxa

Emaitz mardula   in Argia 710 zk. 1934/11/18

Laburpena

Abertzale eta euskaldun asko badira ere, euskaltzaleen beharra sumatzen du Aitzolek. Hizkuntzak esparru guztiak jorratuko baditu, ezinbestean hizkuntza bera landu behar.

Euskal prentsaren lanak  Fitxa

Aragiok usteltzen ari zaizkigu euskaldunoi  in Argia 714 zk. 1934/12/16

Laburpena

Euskara gaixo dago eta erdal munduaren eraginaz bestera, Aitzolek, etsita erabat, euskotar erdaldunei egiten die eraso, haien jarrera salatuz

Euskal prentsaren lanak  Fitxa

Euskera erriko-etxietara  in Euzkadi, 1936/05/05.

Laburpena

1936ko udal hauteskundeen atarian, Aitzolek azken urteetako udaletxeen hizkuntza politika du aztergai. “Orain litzake garai gauzak aldez aurretik ondo tajutzeko”.

pdf  Fitxa

La Muerte del euskera o los profetas de mal agüero, (pdf, 123 kB), 1931.

Laburpena

Unamunok Espainiako Kongresuan 1931ko irailaren 18an esanikoei (Discurso de Unamuno en el Congreso sobre las lenguas hispánicas y a propósito de la oficialidad del castellano) aurre egiten die Aitzolek. Ildo berean Pio Barojak irail bereko 28an Bartzelonan, eta Ricardo Barojak Irunen irailaren 26an azaldutakoak kritikatuko ditu.