Azken eguneratzea: 2012/03/23
2008ko Itsasmendi Urezti ardoak Urrezko Bacchus Handia eskuratu du 2012ko Nazioarteko X. Bacchus Lehiaketan
Lehiaketako saririk handiena da, eta sei upategik bakarrik jaso dute mundu osoan
Itsasmendi Urezti
Itsasmendi Upategiak ardoetan jartzen dituen ahalegina, lana eta ilusioa aitortu dituzte berri ere. Horixe egiaztatu du 2012ko martxoaren 16tik 20ra Madrilen izandako 2012ko Nazioarteko X. Bacchus Lehiaketak, Urrezko Bacchus Handia eman baitio 2008ko Itsasmendi Urezti ardoari. Munduko ardorik onenak saritzen ditu lehiaketak, kalitaterik handienekoak, eta goi mailako kategoria horretan kokatu du ardo hori. Mundu osoko sei upategik baino ez dute jaso sari hori (Espainiako lau upategik – Itsasmendi da horietako bat-, upategi turkiar batek eta upategi austriar batek).
Itsasmendiko zuzendari tekniko Garikoitz Riosek adierazi bezala, “sekulako ilusioa da saria Euskadiko ardogintza sektorearentzat”.
Itsasmendi 7 txakolinak Urrezko Bacchusa eskuratu du berriz ere, gainera.
Bestalde, hainbat urteko ikerketaren ondoren atera duen txakolin txuria aurkeztuko du upategiak Bartzelonako Alimentaria azokan: Artizar txakolina. Hitzordua martxoaren 28an izango da, asteazkenarekin, 11:00etan, Intervineko 3 pabiloiko B50 – C50 erakusmahaian.
Gehiago jakin nahi baduzu upategiari buruz, Itsasmendiko zuzendari tekniko Garikoitz Riosi egindako elkarrizketa irakur dezakezu, Elikagaiak sustatzeko Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren web orriko ‘Produktu berriak’ atalean.
