Osasun Saila

Osasun ekitatea

Azken urteotan, asko hobetu da herritarren osasuna eta ongizatea, bizi-itxaropena luzatu eta minusbaliotasunak urritu egin baitira. Hala ere, osasuneko lorpen horiek ez dira berdin heldu talde sozial guztietara. Beste herrialde batzuetan bezala, osasun-alorreko desberdintasun sozialak egitate bat dira, eta horri aurre egin beharrean gaude, gizarte kohesionatuagoa eta osasuntsuagoa izan dezagun.

Osasunaren arloan dauden desberdintasun sozialez ari garenean “herritarrek dituzten osasun aukerez eta baliabideez ari gara, guztiak ere haien klase sozial, genero, lurralde edo etniaren araberakoak"

Txostenak eta Argitalpenak

Atal honetan EAEko Osasun-Ekitateari buruzko dokumentuak aurkituko dituzu, baita osasun arloko desberdintasun sozialen errealitateari eta hura gutxitzeko politikei buruzko interes handiko beste dokumentu batzuk ere.

Azken aldaketako data: