Ekonomia eta Ogasun Saila

Sozietateen gaineko Zerga

Zerga Nagusiak

- 

Sozietateen gaineko Zerga (SZ)

Foru-ogasunen webguneen bidez eskura daiteke lurralde bakoitzeko SZren araudia:

Definizioa eta lotura-puntuak Ekonomia Itunean
Sozietateen gaineko Zerga tributu zuzena eta pertsonala da, sozietateen errenta nahiz gainerako erakunde juridikoenena zergapetzen duena.Ekonomia Itunak bere lehenengo atalburuaren 3. sekzioan (14tik 20ra bitarteko artikuluak) aztertzen du zerga hau eta dena itunpeko zergapide bat dela adierazten du, Euskal Autonomia Erkidegoaren arauen menpekoa, hain zuzen.Beraz lurralde historikoetan eskumena duten erakundeek, Itunean bertan ezarritako harmonizazio printzipioak gordetzen badituzte zerga hau mugarik gabe arautu dezakete.

Egoitza fiskala Euskal Herrian lekututa duten erakundeei ezartzen zaizkie zerga honi buruzko euskal arauak.Aurreko ekitaldian erakundeen eragiketek guztira urteko 10 milioi euroko kopurua gainditzen badu, orduan eskatzen da gainera erakundeak Euskal Herrian, Ekonomia Itunean bertan adierazitako moduetan egin ditzala beren eragiketen %25 baino gehiago.Zergari dagokionez arau-lotura gune hau egoteak berez esan nahi du erakunde bati lotzeko egokituko zaion araudia bakarra izango dela, edo Estatuko Administrazioarena edo foruarena.

Itunak bere baitan sartuta darama zerga ordainarazteari buruzko lotura gunea.Zergaren ordainarazpena oso osorik foru aldundiei dagokie beren egoitza fiskala Euskal Herrian badago eta bere aurreko urtean beren eragiketa kopuru osoak 10 milioi euro kopurua gainditzen ez badu, beren eragiketak burutu direneko tokia edozein izanda ere.

Balio Erantsiaren gaineko Zergarekin gertatzen den bezala, zerga honetan ere aukera ezartzen da erakunde batek araudi bakar bat aplikatuz bere kitapenaren emaitza zerga administrazio batzuen artean banatzeko, betiere zergapeko egitatea lurralde batean baino gehiagotan gertatu bada.Gertaera hau gertatzen da baldin eta erakunde batek lurralde batean baino gehiagotan diharduela haren eragiketa bolumenak 10 milioi euro gainditzen badu.Kasu honetan zerga ordainduko da ekitaldian zehar lurralde bakoitzean burutu den eragiketa kopuruaren proportzionaltasunean.

Sozietateen gaineko Zergaren ezaugarriak
2013. urtean Sozietateen gaineko Zerga osorik berritu da. Arreta berezia jarri da sinplifikazioan, eta berrantolatu egin dira zerga-oinarria lortzeko kontabilitateko emaitzari egin beharreko zuzenketak ezartzen dituzten manuak. Zuzenketak sistematizatu egin dira, doikuntzak argiago araututa edukitzeko eta araubide orokorrari ahal izan den neurrian erantsi zaizkion zerga-araubide bereziak nabarmen murriztea lortzeko.

 
SOZIETATEEN GAINEKO ZERGAREN EZAUGARRIAK
ZERGAPEKO EGITEA
Zergapeko egitatea subjektu pasiboak errenta lortzean datza, errenta horren iturria edo jatorria edozein izanda ere.
ZERGA-OINARRIA
Zerga-oinarria zergaldiko errenten zenbatekoa izango da, eta, hala badagokio, zenbateko hori gutxitu egingo da, aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboak konpentsatuz.

Emaitza zenbagarritik abiatuz kalkulatzen da, eta foru-arauetan aurreikusitako manuekin zuzentzen da.
ZUZENKETAK GASTUEN ATALEAN
Amortizazioa
Foru Arauetan amortizazio taula soil eta praktiko bat jaso da.
  • Oro har, amortizazio askatasuna onartzen zaie ibilgetu materialeko eta ukiezineko elementuei, enpresaren ingurumen-inpaktua txikitzeko eta zuzentzeko aktibo berrien higiezinen inbertsioen elementuei, bai eta lurzoru poluituak garbitzearekin lotuta dauden ibilgetu materialeko eta ukiezineko elementuei ere.
  • Ibilgetu materialeko eta ukiezineko elementuek amortizazio askatasuna izango dute, eraikinek izan ezik, I+Garen menpe daudenek, baita ibilgetu ukiezin gisa aktibatutako I+Garen gastuek ere.
  • Merkataritzako Funtsa eta beste aktibo ukiezin batzuk amortizatzeko aukera 12,5 gehieneko ehunekoa aplikatuz.
  • Finantza-errentamendua: zergadunari amortizazio-erregimen berezia ez aplikatzeko aukera ematen zaio, eta aktiboen erabilera erosi edo lagapena berritzeko aukerarekin lagatzen bada arau orokorrak aplikatzeko aukera ematen zaio.
ZUZENKETAK SARREREN ATALEAN
Zergapetze bikoitza ezabatzeko erregimena
Dibidenduen eta nazioarteko zein barruko karterako plusbalioen gaineko zergapetze bikoitza ezabatzeko erregimena salbuespen-erregimena da.

Jaitsiera bat bezala aplikatzen da zerga-oinarrian, beti ere, baldintza batzuk betetzen badira.
Aparteko mozkinen berrinbertsioa
Posible izango da zergaren zerga-oinarrian ez sartzea:
  • Erakundearen aktibo finko materialen eta ukiezinen eskualdaketan lorturiko errentak baldin eta ustiapen ekonomikoei atxikita badaude eta eskualdaketaren zenbatekoa aktibo finko berrietan inbertitzen bada.
  • Balore-zorroaren eskualdaketaren kasuan, lorturiko errentaren %60 baldin eta eskualdatu diren baloreek ematen zuten partaidetza gutxienez %5 bazen eta horien jabe bazen gutxienez urtebete bat lehenago.
  • Berrinbertsiorako epe bezala ezartzen da berrinbertsioaren xedeko elementua eman edo eskura ipini baino urtebete bat lehenago eta geroko hiru urteen artean dagoen epea.

Gipuzkoako arauak berrinbertsioa egin gabekotzat hartuko du kasu hauetan:

  • Erosketa gauzatzen denean neutraltasun-erregimen bereziaren araberako enpresa berregituratzeko eragiketen bitartez.
  • Erosketa egiten zaienean lotuta dauden entitateei eta ibilgetu materialaren elementu berriak ez badira.
Partaidetza-maileguak
Posible izango da zerga-oinarrian ez sartzea partaidetza-maileguetatik datozen etekinak, entitate mailegu-hartzailearen mozkinen ondorioa diren heinean.
BALIOESPEN-ERREGELEN ARLOKO ZUZENKETAK ETA ABUSUAREN AURKAKO NEURRIAK
Azpikapitalizazioa
Zorpetze-ratioa murrizteko erregimena mantentzen da (zerga-ondorioetarako ondare garbiari 3 koefizientea aplikatuz ateratzen den emaitza).

Muga hori ez da aplikagarria izango baldin eta entitate lotuekiko zorpetze garbia 10.000.000 eurotik gorakoa ez bada.

Zergadunak ez du muga hori aplikatuko frogatzen badu finantzaketa maila bera lor zezakeela entitate ez-lotuengandik.
EMAITZAREN APLIKAZIOARI DAGOZKION ZUZENKETAK
Enpresen kapitalizazio sustatzeko konpentsazioa
Zerga-oinarritik kendu ahal izango dira zerga-ondorioetarako ondare garbiak aurreko bi ekitaldietako batez bestekoaren aldean izandako gehikuntzaren % 10. Zenbateko hori erreserba batean sartu beharko da, eta ezingo da erreserba hori baliatu harik eta kenkaria aplikatu duten zergaldia amaitzen denetik bost urte igaro arte, gutxienez.
Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia
Zerga-oinarrian murriztu ahal izango da mozkinak nibelatzeko erreserba berezi bat zuzkitzeko erabiltzen den kontabilitateko emaitza positiboaren zenbatekoa. Kenkariak ez du gaindituko gehieneko muga hau: emaitza horretatik merkataritzako legeriarekin bat libreki erabil dezaketen zatiaren %10.

Gainera, murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren %15, eta erreserbaren saldoak inoiz ere ezingo du gainditu sozietatearen ondare garbiaren %20.
Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen-jarduera sendotzeko erreserba berezia
Zerga-oinarrian murriztu ahal izango da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen-jarduera sendotzeko erreserba berezia zuzkitzeko haien kontabilitateko emaitza positibotik hartzen den zenbatekoaren %60.
Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa
Zerga-oinarri negatiboak hurrengo hamabost urteetan amaitzen diren zergaldietako errenta positiboekin konpentsa daitezke.
Balioespen-erregelak: moneta zuzenketa
Ibilgetuaren (materiala eta ez-materiala) ondare elementuen transmisioetan eskuratutako errentetan inflazioaren eragina ezabatzeko plusbalioak zuzentzeko sistema erraz bat ezarri da.
ZERGA TASA
Tasa orokorra:%24
Gutxieneko tributazioa:

Kenkariak aplikatzen bazaizkio kuota likidoari (I+G+b kenkariak izan ezik), ateratzen den zenbatekoa ezin da izan zerga-oinarriaren %13 baino gutxiago, oro har.
KENKARIAK
Aktivo ez-korronte berrietan inbertsioak pizteko kenkariak
  • Aktibo ez arruntetan inbertitzeagatiko kenkaria: inbertsioaren zenbatekoaren %10a.
  • Kenkaria kultura ondarea babesteko eta hedatzeko jarduerengatik eta halaber zinemagintzan edo liburugintzan eginiko inbertsioengatik:

               - Kultura ondarea: eginiko inbertsioetako edo gastuetako zenbatekoaren %15.
               - Zinemagintzan: %20 produktorearentzat eta %5 koproduktorearentzat.
               - Liburuen argitalpena: liburuen argitalpenean eginiko inbertsioaren %5

Ikerkuntza eta garapeneko jarduerak burutzeagatiko kenkaria
  • Jarduera horretan aritzean egindako gastuen % 20 eta gastu horien zenbateko aurreko bi urteetako batez besteko gastua baino gehiago denean % 50.
  • % 20ko kenkari gehigarria izango du ikerketa- eta garapen-proiektuetan egindako gastuen kopuruak, proiektua hauetako batekin kontratatuta egonez gero: unibertsitateak, ikerketako erakunde publikoak edo zentro teknologikoak eta berrikuntza teknologikoari laguntzeko zentroak.
  • Ibilgetuaren elementuetan eginiko inbertsioen %10 (jarduera hauei soilik atxikitako higiezinak eta lursailak salbu).
Berrikuntza teknologikoko jarduerak burutzeagatiko kenkaria
  • Kalitatea ziurtatzeko arauak betetzearen ziurtagiria eskuratzeko edo Unibertsitate edo erakunde jakin batzuei agindutako proiektuen gastuen %15/%20.
  • Diseinu industriala, ekoizpen prozesuetako ingeniaritza eta teknologia aurreratua bereganatzeko gastuen % 10/%15.
Garapen iraunkorra, ingurumenaren zaintza eta hobekuntza zein energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa lortzera zuzentzen diren proiektuekin loturiko inbertsio eta gastuengatiko kenkaria
  • Teknologia Garbien Euskal Zerrendan sartuta dauden ekipoetan eginiko inbertsioen %30.
  • Eragin kutsakorra gutxitu eta zuzentzeari atxikitako aktibo finko material berrietan eginiko inbertsioen %15.
Enplegua sortzeagatiko kenkaria
5.000 euroko kenkaria aurreko ekitaldiarekin alderatuta lan-kontratu mugagabeko kontratua duten langileen kopuruaren batez bestekoa handitzen den pertsona/urte bakoitzeko, betiere gehikuntza horrek gutxienez bi urtez irauten badu. Kopuru horri 5.000 euro gehituko zaizkio kontratatzen den pertsona lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten taldeetako batean sartuta badago.
MIKROENPRESA ETA ENPRESA TXIKI ETA ERTAINEN NEURRI BEREZIA
Mikroenpresa

Mikroenpresa zer den:

  • Aktiboa edo eragiketa bolumena bi milioi eurotik gorakoa ez izatea.
  • Batez beste, hamar pertsonatik gorako plantilla ez edukitzea.

Sozietateen gaineko Zergak ezartzen dituen betebeharrak sinplifikatzeko aukera: kaudimengabezien zuzkidura orokorra, amortizazioen baterako zuzkidura, aurretiko zerga-oinarriaren %15ko kenkari orokorra euren tamainari datxezkion zailtasunen zerga-konpentsazio gisa, etab.

%20ko zerga-tasa murriztua ordainduko dute.

ETEak
  • Karga-tasa berezia enpresa txikientzat: %20.
  • Enpresa txikiek amortizazio askatasuna edukiko dute eta ertainentzat aplikatu beharreko amortizazioa izango da taulan ezarritako gehienezko koefizienteak 1,5ekin biderkatuz ateratzen dena.

Azken aldaketako data: