Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila

Herri Administrazioaren alorrean Inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2016

LABURPENA
Titulua:
Herri Administrazioaren alorrean Inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2016
Xedea:
Jakina denez, energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) udal instalazio eta eraikin publiko guztietan energiaren kontsumoa murriztea. Horretaz gain, energia berriztagarrien parte hartzea areagotu nahi da. Horretarako, herri administrazioaren alorrekoen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
Diru kopurua:
1.100.000 €
Deialdiaren araudia:
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Deialdia egiten duen organoa:
EVE - Ente Vasco de la Energía
Erakunde erabakigarria:
Erakunde eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adierazi: Herri Administrazioa 2016 Herri Administrazioaren alorrean Inbertsioak sustatzeko Laguntza Programa - 2016. Urtea.
Telefono bidezko arreta:
Telefono:944 035 600.Fax. 944 035 699
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adierazi: Herri Administrazioa 2016 Herri Administrazioaren alorrean Inbertsioak sustatzeko Laguntza Programa - 2016. Urtea.
Itzuli Urkijo zumarkalea 36 - 1. solairua, Bizkaia Plaza Eraikina. 48011 Bilbao Honako erreferentzia adierazi: Herri Administrazioa 2016 Herri Administrazioaren alorrean Inbertsioak sustatzeko Laguntza Programa - 2016. Urtea.
Herri Administrazioaren alorrean Inbertsioak sustatzeari begirako laguntzak. 2016
Jakina denez, energia baliabideen urritasunak eta energiaren erabilerak ingurumenean dituen eraginak ekarri dute gero eta kezka handiagoa izatea administrazioaren aldetik zein gizartearen aldetik energia gaiaren inguruan. Beraz, laguntzen programa honen helburu nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean EAE) udal instalazio eta eraikin publiko guztietan energiaren kontsumoa murriztea. Horretaz gain, energia berriztagarrien parte hartzea areagotu nahi da. Horretarako, herri administrazioaren alorrekoen eskura jartzen dira zenbait diru baliabide, laguntzen programa honetan dauden energia jarduerak aurrera eraman ahal izateko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntza Programa honen arabera, diru laguntzen onuradunak hauexek izan daitezke: EAEko Toki Herri Administrazioari lotutako izaera publikoko pertsona juridiko guztiak, hala nola udalak, udal elkarteak (mankomunitateak, kuadrillak eta administrazio batzarrak), besteak beste, eta diru laguntza programa honetako 4. eta 5. oinarri edo ataletan aurreikusten diren jarduerak aurrera eramaten badituzte Euskal Autonomia Erkidegoan.
Onuraduna edo erakunde laguntzailea izango dira azaroaren 17ko 38/2003 Diru Laguntzen Lege Orokorraren (LGS) 13. artikuluan xedatu edo ezartzen dituen eskakizunak betetzen dituztenak. Pertsonek edo erakundeek, onuraduna edo erakunde laguntzailea izateari begira, debekurik ez dutela justifikatzeko lekukotasun judizialaren bitartez, ziurtagiri telematikoez edo datuen transmisioez egin ahal izango dute, autonomia erkidegoen edo Estatuaren Administrazio Orokorraren legezko araubideak xedatutakoari jarraituz, teknika elektronikoen, informatikoen eta tematikoen inguruko erabilera arautzen duena, edo administrazioaren ziurtapenaz, kasuan kasu, eta aipatutako dokumentua ezin badu eman agintari eskumendunak, ordezkatu ahal izango da eta erantzukizunari buruzko adierazpena aurkeztuko da, agintari administratiboaren edo notario publikoaren aurrean emana. Laguntza Programa honen arabera, subjektu edo pertsona onuraduntzat jotzeko ezinbesteko baldintza izango da, diru laguntza eman aurretik, zergen eta gizarte segurantzaren inguruko betebeharrak edo ordainketak eguneratuak edukitzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
1.100.000 €
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Dokumentazioa:
  • Energia eraginkortasun eta energia berriztagarrien alorreko jarduerak: Eranskin administratibo komunak: a) I.1 eranskina. Diru laguntza jasotzeko eskabidea Administrazioarentzat (ESEak ez daude honen barruan), behar bezala beteta eta bertan azaldu behar diren dokumentuak hauexek dira: • Sinatzailearen NANaren kopia. • Alkate edo kargu hautatzeko ziurtagiriaren kopia. • IFKaren kopia. • Oinarri hauetan adierazitakoari jarraiki, diru laguntza eskatzeko orrian edo inprimakian adierazitako kontu korrontearen (24 digitu) titularra onuraduna dela egiaztatzen duen banketxearen agiria. Laguntzen programa honek eskatzen dituen baldintza guztiak betez gero, kontu horretan sartu edo ordainduko da diru laguntza. b) I.2 eranskina. Diru laguntza jasotzeko eskabidea enpresentzat bakarrik, behar bezala beteta eta bertan azaldu behar diren dokumentu hauek: • Sinatzailearen NANaren kopia. • IFKaren kopia. • Sozietatea eratzeko eskritura, arau edo aktaren kopia. • Sinatzailea ahalordetzeko eskrituraren kopia edo ordezkatzeko ahalmenaren dokumentu egiaztagarria. • Foru Ogasunean dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua. • Gizarte Segurantzan dagozkion ordainketak eginak dituela egiaztatzen duen egiaztagiri eguneratua. • Oinarri hauetan adierazitakoari jarraiki, diru laguntza eskatzeko orrian edo inprimakian adierazitako kontu korrontearen (24 digitu) titularra onuraduna dela egiaztatzen duen banketxearen agiria. Laguntzen programa honek eskatzen dituen baldintza guztiak betez gero, kontu horretan sartu edo ordainduko da diru laguntza. c) II. eranskina. Aurkezten duen proiektu bera egiteko, beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu bati eskatutako edota emandako beste diru laguntzei buruzko adierazpena. Beste diru laguntza osagarririk jaso ez bada ere, dokumentu hau aurkeztu beharko da. d) III. eranskina. Onaraduna izateko bateraezintasuna dakarren zigor edo debeku administratibo edo penalik ez izateari buruzko adierazpena. e) IV. eranskina. Enpresatzat hartzeko adierazpena, 651/2014 Araudiaren ondorioetarako, eta enpresa txikia edo ertaina bada. f) V. eranskina. Eskatzailea enpresa bat denean, erantzukizun-adierazpena: Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea beteta, enpresak ez duela helburu sozialik eta ez dela aritzen armagintzaren ekoizpen, merkaturatze eta finantzaketan ere. g) VI. eranskina. Enpresan 250 langile baino gehiago izanez gero, zinpeko adierazpena aurkeztu beharko da, enpresan emakume eta gizonen arteko Berdintasun Plana dutela egiaztatzeko 3/2007 Legearen arabera. h) 651/2014 Araudiaren menpeko enpresen kasuan, eta enpresa handiak badira, eragin sustatzailearen justifikazioa, araudi horren 6.2 artikuluaren arabera. Energia eraginkortasun alorreko jarduerak: Eranskin tekniko zehatzak: i) VII.1 eranskina. Energia eraginkortasuna. Administrazioaren dokumentazio teknikoa, eta bertan honako dokumentu hauek azaldu behar dira: • VII.1 eranskina. Behar bezala beteta. • Memoria tekniko-ekonomikoa (10 orrialde gehienez), diruz lagunduko den proiektu bakoitzeko, eta bertan hauxe adierazi beharko da: proiektuaren deskribapena eta inplementatzeko epea, instalazio edo hasiera eskemak (hala badagokio) eta kalkuluen laburpena (3 orrialde gehienez). • Proiektuaren energia-kalifikazioa eta kanpo argiteria publiko proiektuen kasuan, energia-kalifikazioaren justifikazioa. • Kanpo argiteria proiektuei dagokienez, REEAEk (Kanpo Argiteria Instalazioetan Energia Eraginkortasun Araudia den 1890/2008 Errege Dekretuak) eta bere jarraibide tekniko osagarriak diotena betetzen dela adierazpena. • Aurrekontu zehaztua, eta diru laguntzaren eskatzaileak onartua eta sinatua. Dokumentu hau zehatza izango da sail ekonomiko ezberdinei dagokienez, eta diru laguntzaren eskatzaileak sinatu beharko du, dokumentua onartzen duen froga gisa. Ez da inolako aurrekonturik onartuko, baldin eta sail ekonomiko gehituak baditu, energia instalazioaren sail ekonomiko garrantzitsuenak bereiztea galaraztea ekar dezaketenak. • Aurreikusitako energia aurrezpenaren justifikazioa (2 orrialde gehienez). • Eraikinen inguratzaile termikoaren energia birgaitzeari lotutako proiektuen kasuan. HE-1 (CTEren Energia Eskariaren Mugaketa) dokumentuan eskatzen dena betetzen dela justifikazioa. • Jarduera PAESaren barruan justifikatzeko dokumentua. Udalak baldin badu (4. oinarria edo atala), • Alkateen Ituna sinatu duela egiaztatzen duen agiria (PAES prestatzeko proiektuen kasuan). • Udal Energia Plana (UEP). • Udal Energia Plan (UEP) baten barruan dauden jarduerei jarraipena egiteko justifikazioa. j) VII.2 eranskina. Energia eraginkortasuna. Enpresen dokumentazio teknikoa, eta bertan honako dokumentu hauek azaldu behar dira: • VII.2 eranskina. Behar bezala beteta. • Memoria tekniko-ekonomikoa diruz lagunduko den proiektu bakoitzeko, eta bertan hauxe adierazi beharko da: proiektuaren deskribapena eta inplementatzeko epea, instalazio edo hasiera eskemak eta kalkuluen laburpena. • Proiektuaren energia-kalifikazioa eta kanpo argiteria publiko proiektuen kasuan, energia-kalifikazioaren justifikazioa. • Kanpo argiteria proiektuei dagokienez, 1890/2008 Errege Dekretuak eta bere jarraibide tekniko osagarriak diotena betetzen dela adierazpena. • Eraginkortasun handiko inbertsioaren gainkostua, «konbentzional» edo «estandar» baten aldean, 651/2014 Araudiaren 38., 41., 46. eta 49. artikuluen arabera. • Aurrekontu zehaztua, eta diru laguntzaren eskatzaileak onartua eta sinatua. Dokumentu hau zehatza izango da sail ekonomiko ezberdinei dagokienez, eta diru laguntzaren eskatzaileak sinatu beharko du, dokumentua onartzen duen froga gisa. Ez da inolako aurrekonturik onartuko, baldin eta sail ekonomiko gehituak baditu, energia instalazioaren sail ekonomiko garrantzitsuenak bereiztea galaraztea ekar dezaketenak. • Aurreikusitako energia aurrezpenaren justifikazioa. • Eraikinen inguratzaile termikoaren energia birgaitzeari lotutako proiektuen kasuan. HE-1 (CTEren Energia Eskariaren Mugaketa) dokumentuan eskatzen dena betetzen dela justifikazioa. Energia berriztagarrien alorreko jarduerak: Eranskin tekniko zehatzak: k) VIII. eranskina. Energia berriztagarriak. Administrazioaren zein enpresen dokumentazio teknikoa, eta bertan honako dokumentu hauek azaldu behar dira: • VIII. eranskina. Behar bezala beteta. • Memoria tekniko-ekonomikoa, diruz lagunduko den proiektu bakoitzeko, eta bertan hauxe adierazi beharko da: proiektuaren deskribapena eta inplementatzeko epea, instalazio edo hasiera eskemak eta kalkuluen laburpena. • Aurrekontu zehaztua, eta diru laguntzaren eskatzaileak onartua eta sinatua. Dokumentu hau zehatza izango da sail ekonomiko ezberdinei dagokienez, eta diru laguntzaren eskatzaileak sinatu beharko du, dokumentua onartzen duen froga gisa. Ez da inolako aurrekonturik onartuko, baldin eta sail ekonomiko gehituak baditu, energia instalazioaren sail ekonomiko garrantzitsuenak bereiztea galaraztea ekar dezaketenak. • Energia berriztagarrien erabileran oinarritzen diren energia instalazioetarako badira eskatzen den diru laguntza eskabidea, beharrezkoa bada gaur egun indarrean dagoen Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) xedatutakoaren arabera, dokumentazio justifikagarria aurkeztu beharko da, aipatu kodea ez zaiola aplikagarria egiaztatzeko; adibidez, CTE indarrean sartu aurreko obra lizentziaren kopia, dagokion eskrituraren kopia, argi, gas, telefono eta abarren ordainagiriaren kopia; betiere. • Energia sortzeko ekipoaren fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak (fabrikatzaile bakoitzak ematen duen dokumentazio teknikoaren kopia). • Instalazioaren potentzia termikoa 70 kW baino handiagoa bada, proiektuaren kopia. l) IX. eranskina. Energia berriztagarriak. Instalazioa deskribatzeko fitxa teknikoa, bai administrazioarena bai enpresena. Zehaztasunez bete behar da energia berriztagarrien alorreko instalazioari lotutako diru laguntza bakoitzari dagokiona.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2016/07/01 - 2016/10/31
Aurkezteko epe-muga:
Aurrekontuaren agortzeagatik aurreratutako itxiera.
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.