Ekonomia eta Ogasun Saila

160 gaztek baino gehiagok parte hartu dute, Facebook bidez, ?Non ikusten duzu Europa Euskadin?? argazki lehiaketan

Argitalpen-data: 

Ia 4.000 boto eman dira; partaidetzen markak hautsi dira, Eusko Jaurlaritzak eta EGEFek Europa Eguna dela eta antolatzen duten lehiaketa honen VII. edizioan.

Vitoria-Gasteiz. (2017ko maiatzaren 9a). Itziar Agirre Ogasuneko sailburuordeak, gaur goizean, Europa Egunarekin bat, Gazteen Argazki Lehiaketaren Zazpigarren Edizioko sariak banatu ditu: “Non ikusten duzu Europa Euskadin?”.

Lehiaketa Facebook bidez garatu da; bertan, EAEko 14 eta 25 urte bitarteko 161 gaztek parte hartu dute, eta 4.000 boto eman dira; horrela, bada, hirukoiztu egin da parte-hartzea, iazkoaren aldean.

Lehiaketa Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak antolatu du,  Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) Euskadiko Programa Operatiboko komunikazioaren testuinguruan. Lehiaketaren bidez, EGEF funtsek Euskadin finantzatutako ekimenen berri eman nahi da, bai eta Europa hurbildu ere euskal gazteriari eta Europak bere ingurunearen garapenean egiten duen ekarpenari buruz duen ikuspegia ezagutu ere.

Lehenengo saria, reflex kamera bat epaimahaiak hautatutako argazkirik onenari, MAITE DIOSDADOk lortu du, Arrasate-Mondragonekoak; bigarren saria, Go-Pro_GIRO kamera bat, JORGE RASTROJO Bilboko herritarrak jaso du; eta Facebooken boto gehien izan dituen argazkia Donostiako IVÁN VÁZQUEZena izan da, eta E-Booka jaso du.

Hitzaldia (PDF, 42 KB) (PDF) (gastelaniaz)

Sari banaketa

Informazio gehiago: www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus