Ekonomia eta Ogasun Saila

Azken eguneratzea: 2013/02/05

Dekretua, osakidetzako kontu-hartzailetza ezabatzen duena, eta horren finantzen eta kudeaketaren ekonomia-kontrolerako egitekoak ogasun eta finantza sailaren kontrol ekonomikoko bulegoaren esku jartzen dituena.

Ogasun eta Finantza Saila

Gobernu Kontseiluak, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoaren estatutuak ezartzen dituen dekretua eta Ekonomia eta Ogasun Sailaren egitura eta zereginak finkatzen dituen dekretua aldatzeko dekretua onartu du gaurkoan.

Onartutako aldaketak bere baitan dakar Osakidetza–Euskal Osasun Zerbitzuko Kontu-Hartzailetza desagertzea eta honen eginkizunak, finantzen eta kudeaketaren ekonomia kontrolatzekoak, Kontrol Ekonomikorako Bulegoak zuzenean gain hartzea. Horrela, zerbitzu berri bat sortzeko bide ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoaren barruan dauden beste erakunde batzuen etengabeko finantza-kontrolaz ere arduratuko dena.

Dekretua aldatzeko proiektuak, beraz, helburu bikoitza bete nahi du:

  • batetik, lanerako dituen giza baliabideen eraginkortasuna areagotu nahi du, Administrazioak gaur egun duen errealitateari egokituko baitzaio Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren zeregina; era horretara, errazagoa izango da zuzenbide pribatuko ente publikoak eta sozietate publikoko beste erakunde batzuk kontrolatzea, gaur egungo egoera ekonomikoak hala eskatuta, etengabean, berehala eta berariaz kontrolatuko baitira erakundeok.
  • bestetik, aurreikusitakoari jarraituz, egiturak murrizteko neurriak hartuko ditu aintzakotzat, organo bat kenduko delako Zuzendaritza mailan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 5a.