Ogasun eta Ekonomia Saila

POPV FEDER 2007-2013

Irudia FEDER Euskadi
 
 

Dokumentu horrek definitzen du Estatu Kideak hautatutako estrategia eta aplikatu beharreko programa eragileen zerrenda ere proposatzen du. Erreferentziako esparru estrategiko nazionalak Erreformen Programa Nazionalarekin lotura estua du. Azken programa hori da Espainiak Lisboako Estrategian definitutako helburuak lortzeko egiten dituen jarduerak bideratzeko bitarteko nagusia.  

Euskadiko EGEF (Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) 2007-2013 Programa Eragileak Erkidegoko laguntzaren 2007-2013 programazio-aldian Euskal Autonomia Erkidegoan esku hartzeko estrategia eta lehentasunak biltzen ditu eta Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (EGEF) batera finantzatutako jardueren bitartez gauzatzen da.

Euskadiko EGEF 2007-2013 Programa Eragilean aplikatuko diren eta Jarraipen Batzordeak onartu behar dituen eragiketak aukeratzeko irizpideak biltzen ditu. Batzorde horrek onartuko ditu eragiketa horien berrikuspen guztiak ere, programazio beharren arabera.

Apirilaren 28ko 9/2006 Legeak, plan eta programa jakin batzuek ingurumenean dituzten ondorioen ebaluazioari buruzkoak, gure ordenamenduan sartzen du 2001/42/EE Zuzentaraua, plan eta programa jakin batzuen ondorioen ebaluazioari buruzkoa.
Ingurumen Ebaluazio Estrategikoak honako hauek biltzen ditu:

  • Ingurumen-iraunkortasunari buruzko txosten bat egitea
    Informe de sostenibilidad ambiental [pdf, 1MB] (gaztelaniaz)
  • Kontsultak egitea
    Anuncio de consulta pública [pdf, 158KB] (gaztelaniaz)
  • Ingurumen-memoria egitea
    Memoria ambiental [pdf, 1,34MB] (gaztelaniaz)
  • Ingurumen-iraunkortasuneko txostena, kontsulten emaitza eta ingurumen-memoria kontuan hartzea erabakiak hartzerakoan
  • Plana edo programa onartzeari buruzko informazioa argitara ematea

Plan honek biltzen ditu 2007-2013 aldirako aurreikusitako ebaluazio-prozesuari buruzko zehaztapen orokorrak. EGEFek eta Kohesio Funtsak finantzatutako eskualdeko programa eragileei nahiz hainbat eskualdetakoei eragiten dien dokumentua da. Programa eragile horiek Erreferentziako esparru estrategiko nazionalean biltzen dira.

Euskadiko EGEF 2007-2013 Plan Eragilearen Komunikazio-Plana biltzen du:

  • Helburuak eta talde hartzaileak
  • Onuradun izan litezkeenei, onuradunei eta, oro har, herritarrei zuzendutako informazio- eta publizitate-neurrien estrategia eta edukia.
  • Plan aplikatzeko aurrekontua
  • Informazio- eta publizitate-neurriak aplikatzeko ardura izango duten administrazio-zerbitzuak edo erakundeak.
  • Informazio- eta publizitate-neurriak ebaluatu behar diren modua adieraztea, programa eragileen ikuspen- eta kontzientziazio-mailei dagokienez.

Urtero programa eragilearen burutzeari buruzko urteko txostena bidaltzen zaio Batzordeari.

Jarraipen Batzordeak programa eragilearen burutzea eraginkorra eta kalitatezkoa dela ziurtatzen du.

Europako oinarrizko araudia:

Eusko Jaurlaritzak "Non Ikusten duzu Europa Euskadin?" deituriko Gazteentzako 4. Argazki Lehiaketa martxan jarri du

SARIAK: Puntu gehien eskuratzen duen argazkiak sari hau izango du: Bruselarako bidaia bi lagunentzat. Bigarren geratzen denak google Nexus tablet bat eskuratuko du eta azkenik, hirugarren saria, argazkirik ospetsuenarentzat izango da, web orrian, zaleen boto gehien jaso dituen argazkiarentzat alegia; honek, GoPro HERO 4 Silver Edition Bideo Kamera bat izango du.

Gazteentzako 3. argazki-lehiaketa irudiaEusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak "Non Ikusten duzu Europa Euskadin?" deituriko Gazteentzako 4. Argazki Lehiaketa martxan jarri du. Ekimen honek Europa euskal gazteriari hurbiltzeko asmoa du, Europak bere ingurunearen garapenean nola lagundu duen argazki batean irudikatzera gonbidatuz.

Lehiaketaren formatua berria da, Facebook plataformaren bitartez garatzen baita. Bertan, interesa duten gazteek, euren argazkiak igo ditzakete eta horrela Europari buruz daukaten ikuspegia beste gazteekin konpartitu. Bestalde, beste gazteek igotako argazkiei buruz duten iritzia eman dezakete.

Lehiaketan parte hartzeko, gazteek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon eta 14 eta 25 urte bitarteko adina izan beharko dute. Argazkiak aurkezteko epea 2015eko apirilaren 27ra arte (barne) irekita egongo da.

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Lehiaketaren oinarriei dagokienez, argazkiak kamera digital edo telefono mugikor batekin egin beharko dira eta JPG artxiboan aurkeztu, 5 megabyteko gehienezko tamainarekin. Partaide bakoitzak 5 argazki igo ditzake gehienez.

Parte hartu nahi dutenek lehiaketaren FEDER (EGEF - Eskualde Garapenerako Europako Funtsa) izeneko web orrialdean izena eman beharko dute, www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus eta bertako jarraitzaile bihurtu. Orrialde horren barruan, argazkiak igo daitezke eta beste partaideen argazkiak bozkatu. Lehiaketaren orrialdean, partaideen argazkiak biltzeaz gain, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari buruzko eta haren laguntzarekin Euskal Autonomia Erkidegoan egindako jardueren inguruko informazioa jasoko da.

Behin argazkiak aurkezteko epea eta Facebook bidezko bozkatzea amaituta, Europako Batzordeko kide batez eta Eusko Jaurlaritzako bi kidez osatutako epaimahaiak irabazleak hautatuko ditu, argazki finalistak suertatzen diren artean. Sari-banaketa, aurreko hiru lehiaketak bezala egingo da, sariak emateko ekitaldi baten, non sariak banatzeaz gain lehiaketaren argazki finalistak erakutsiko dira. Maiatzaren 8an, Europaren eguna ospatzen den aurreko egunean ospatuko da.

Bi horietatik, puntu gehien eskuratzen duen argazkiak sari hau izango du: Bruselarako bidaia bi lagunentzat. Bigarren geratzen denak google Nexus tablet bat eskuratuko du eta azkenik, hirugarren saria, argazkirik ospetsuenarentzat izango da, web orrian, zaleen boto gehien jaso dituen argazkiarentzat alegia; honek, GoPro HERO 4 Silver Edition Bideo Kamera bat izango du.

 Sailburuaren agindua (pdf, 96KB)

 Lehiaketaren oinarriak (pdf, 297KB)

Informazio gehiago jasotzeko lehiaketaren orrialdean kontsulta daiteke www.facebook.com/feder.ejgv.euskadi.eus