Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Azken eguneratzea: 2013/05/15

Eguren Ugarte, Pragako Vino & Delikatesy azokan bi sari jaso dituen Estatuko upategi bakarra

Europa Ekialdeko azoka nagusiak, Pragako Vino & Delikatesy azokak, Eguren Ugarte upategiaren bi ardori egin die aitortza horren hamaseigarren edizioan.

Europa Ekialdeko azoka nagusiak, Pragako Vino&Delikatesy azokak, Eguren Ugarte upategiaren bi ardori egin die aitortza horren hamaseigarren edizioan . Hala, Paganos-Guardiako (Araba) upategi hori izan da bi sari jaso dituen Espainiako upategi bakarra. Etxe horretako klasiko bat izateaz gainera Arabar Errioxako ardo ondu ezagunenetako bat den Heredad Ugarte 2008 ardoagatik, eta upategiaren nobedadea den Kame Muscat 2012 ardoagatik. Azken hori ardo txuria da, erdigozoa, eta “Gaztelako Lurretako mahastietako txinparta delikatua dauka”, Eguren Ugarte upategiak adierazi duenez.

Heredad Ugarte ondua ardo aromatikoa eta atsegina da, eta sari ugari irabazi ditu munduan: “Tempranillo de Oro”, 90 puntu Repsol Gidan, edo “Excellent Wine” kalifikazioa “Golden Bottle Awards” sarietan.

Duela hilabete gutxi jarri dute merkatuan, eta Europako ardo txuri onenen artean dago Kame Muscat.

Ugarte Tempranillo ere atera dute Bodegas Ugarte upategiek; ardo beltzei dagokienez, azken uztaren kortxo-kentzeari hasiera eman dion ardoa. Tempranillo mahatsa bakarrik (%100) du Ugarte Tempranillo ardoak, upategiak Paganosen dituen mahastietan jasotakoa. Ugarte Tempranillo honekin, Termino de Ugarte berrasmatu eta ordezkatu du upategiak, eta 2012ko uztaren lehenengo ardo beltza da. Ekoizpena 180.000 botilakoa izan da, eta %60 Europako merkaturako izango dira, batez ere Alemania eta AEBetarako. Gainerakoak, 70.000 botila, gure herrialdean komertzializatuko dira.