Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zworikin, Vladimir Kosma

Estatu Batuetako ingeniaria, errusiarra jatorriz (Murom, 1889 - New York, 1982). San Petersburgoko Teknologia Institutuan egin zituen ikasketak. Bertan, Boris Rosing-en laguntzaile izan zen, telebista elektronikoa egiteko saioetan (1910). Parisen, Collège de Francen aritu zen gero X izpiak ikertzen Paul Langevin-en gidaritzapean. 1919an Estatu Batuetara joan zen. Pittsburgh-eko Unibertsitatean eta Brooklyn-go Institutu Politeknikoan aritu zen lanean, eta 1924an hango herritartasuna hartu zuen. Radio Corporation of America erakundean sartu zen (1924), eta ikerketarako zuzendari izatera iritsi zen. Besteak beste, ikonoskopioa asmatu zuen (1928), eta optika elektronikoaren eremuan ere hainbat lan egin zuen.