Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zurlini, Valerio

Italiako zinemagilea (Bolonia, 1926 - Verona, 1982). Milango Piccolo Teatro taldeko kidea izan zen. 1948tik 1954ra hamabost bat film labur egin zituen. 1954an egin zuen lehen film luzea, Le ragazze di San Frediano. Filmak: Estate violenta (1959), Cronaca familiare (1962, Familia kronika), La prima notte di quiete (1972, Lehenengo gau geldia), Il deserto dei tartari (1976, Tartariarren basamortua), Dino Buzzatiren eleberrian oinarritua.