Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuraide

Lapurdiko hego-ekialdeko udalerria, Ezpeletako kantonamenduan. Souraïde du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Uztaritze; ekialdean, Ezpeleta; mendebalean, Senpere, eta, hegoaldean, Ainhoa eta Ezpeleta. Garaiera, 150 m. 16,81 km2. 1999ko erroldaren arabera, 1.098 biztanle (zuraidetarrak). Etxerilatxea eta Halzabaltzo errekak igarotzen dira udalerritik. Euskara, lapurtera; euskaldunak, % 91. Ekonomia jarduera nagusiak laborantza (artoa, bazkarako landareak) eta abere hazkuntza (ardi eta behi azienda) dira. Dena dela jende ugari ondoko herrietako industrietara joaten da langile. v Historia. 1249. urteko dokumentu batean aipatzen da lehen aldiz Zuraideko herria.