Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuñiga, Maite

Gipuzkoar atleta (Eibar, 1964). Euskal atletismoak, distantzia erdian, emakumezkoen mailan eman duen atletarik onena. 2000. urtean erretiratu zen atletismo profesionaletik, 1982. urtetik 1998. urtea bitartean 400 m, 800 m, eta 1.500 m-ko Espainiako hogeita bi txapelketa irabazi ondoren. Nazioartean ere hainbat emaitza aipagarri lortu ditu, eta goi mailako hirurogeitik gora txapelketa eta probatan hartu du parte. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan, 1.500 metroko finalean, seigarren sailkatu zen, eta 1997ko Munduko Txapelketan zazpigarren postua erdietsi zuen, besteak beste. Manuel Pascua zuen entrenatzaile, eta Nike Internacional taldeko kide izan zen.