Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zumalakarregi Imaz, Migel Antonio

Gipuzkoar politikaria, Tomas Zumalakarregiren anaia (Idiazabal, 1784 - Madril, 1835). Zuzenbideko ikasketak egin zituen. Fernando VII.aren bi aldi absolutistetan ez zuen politikan parte hartu; bai, ordea, liberalen hiru urteko aldian (1820-1823). Erregea hil zenean liberalismoaren alde egin zuen eta, 1836an, Espainiako Gorteetako kide izan zen. 1842an Justizia ministro izendatu zuten. Lehenengo Karlistadan, gobernu liberalaren aginduz, bere anaia Tomasek guda utz zezan saiatu zen, baina Migel Antonioren ahaleginak hutsalak izan ziren.