Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zukor, Adolf

Estatu Batuetako zinema produktorea (Riese, Austria-Hungaria, 1873 - Los Angeles, 1975). 1905ean Nickel - Odeon zinema aretoen sarea sortu zuen. Atzerriko filmak banatu zituen Estatu Batuetan. Paramount produkzio etxearekin bat egin zuen eta 1935ean bertako lehendakari izendatu zuten. Hollywoodeko ekoizlerik ahaltsuenetako bat izan zen. Oroimen liburu bat idatzi zuen: The public is never wrong.