Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zorrozua, Esther

Bizkaitar idazlea (1955). Filologia erromanikoan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean, eta Literaturan doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Gaztelania Hizkuntza eta Literatura irakaslea da batxilergoko institutu batean. Kontakizun laburren antologietan parte hartu du: La savia del tamarindo (2001), 60 relatos, 60 autores (2002), Cuentos y leyendas de Bilbao (2005), Cuentos de todo corazón (2006). 2004an bere lehen eleberria argitaratu zuen: La casa de La Galea (2004). Esther Zorrozuarena da ere Bilbao, ciudad abierta (2006), Bilboko hiriaren omenez idatzitako narrazio-bilduma.