Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zolda-belar

iz. Bot. Borrajinazeoen familiako belar-landare iletsua (Symphytum officinale). Ositxeka izenaz ere ezagutzen da. Kono itxurako sustraiak ditu, luzeak eta azal beltzekoak; zurtoina zuta eta erztuna; hostoak lantza itxurako luzeak eta latzak, eta loreak, ezkila itxurako txikiak, kolorez zuriak edo arrosak, eta mordoan antolatuak. Belardietan hazten da, leku hezeetan batez ere. Herri sendagintzan haginetako mina kentzeko, barizak, ultzerak eta biriketako ondoeza kentzeko erabiltzen da.