Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zipriniforme

izond. Zool. Aktinopterijioen klaseko izen bereko ordenako ur gezatako arrainez esaten da. 18 familia biltzen dira zipriniformeen ordenan: ziprinidoak, kobitidoak, elektroforidoak, besteak beste. Bost kontinenteetan bizi dira, 6.000 mota inguru guztira. Zipriniforme gehienek ez dute arantzarik hegaletan; sabel-hegalak abdomenean dituzte; mota asko kolore bizietakoak dira, eta etxe barruko arrain apaingarri gisa erabiliak.