Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zinipido

izond. Zool. Himenopteroen ordenako izen bereko familiako intsektuez esaten da. Neurriz txikiak edo oso txikiak izaten dira, itxuraz euliaren edo liztorraren antzekoak eta kolorez beltzaranak gehienak, eta arre gorrixkak edo horixkak gainerakoak. Familia honetako zenbait intsekturen larben eraginez sortzen dira haritz eta arrosa oinen hostoetan kuku-sagarrak. Familia honetako intsekturik ezagunenak Neuroterus quercusbaccarum, haritzaren kuku-sagarra edo poxpolina eragiten duena, eta Diplolepis rosæ, arrosaren kuku-sagarra eragiten duena dira.