Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ziklostomadun

edo ziklostomatu. izond. Zool. Agnatoen klaseko izen bereko ordenako arrainez esaten da. Ur gezatan edo gazitan bizi daitezke. Zakatz-zulo biribilak izaten dituzte. Ez dute ez matrailezurrik, eta hegalik ere ez gorputzean; isatsekoa dute hegal bakarra. Bost familia biltzen dira ordena honetan; arrainik ezagunena lanparda da.