Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

zigarro

iz. Tabako hostoz egindako zilindro modukoa. || Heg. Zigarro txikia. h. zigarreta.  v  XVI. mendean hasi ziren, Sevillan, erretzeko tabakoa paperean biltzen; hasieran gizarte maila apaletako kideek erre ohi zituzten zigarroak, baina XVIII. mendean lurralde askotara eta gizarte maila guztietara zabaldu zen tabakoa zigarrotan erretzea. 1950-1960. urteetan zigarroak erretzeak ekar ditzakeen kalteak aztertzen hasi ziren (minbizia eta bihotzeko eritasunak bereziki), eta zenbait herrialdetan kanpaina bereziak egin dira gai honen inguruan.