Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ziarreta Bilbao, Unai

Bizkaitar politikaria (Mungia, 1970). Eusko Alkartasunako lehendakaria da. Zuzenbide ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2003an, Eusko Alkartasunako idazkari nagusi hautatu zuten, eta 2007an, lehendakari. 2003az geroztik zinegotzia da Mungian eta 2005az geroztik eusko legebiltzarkidea.