Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zeuxis

Greziar margolaria (K.a. V. m.). Italian, Krotonan, Mazedonian eta Efeson lan egin zuen. Antzinako artezaleek maisutzat eta eredutzat jotzen zuten. Hainbat autore klasikok haren estiloari buruzko oharrak egin zituzten. Quintilianok argilunen erabileran maisutzat dauka; Pliniok dio Apolodororen jarraitzailea dela; Aristotelesek, berriz, ereduak berak gainditzerainoko perfekzioa azaltzen duela. Kritikak ere ez dira falta ordea: Quintilianoren ustez, irudi trinkoegiak egiten zituen; Pliniok zioen Zeuxisen buruak proportzioz handiegiak zirela, etab. Halarik ere, Zeuxis izan zen sofismoaren mundu intelektuala interpretatu zuen lehena, eta, antzinatean, estilo propio garbia ageri duen lehena.